Alberto Iñurrategi

euskal mendigoizalea

Alberto Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1968ko azaroaren 3a) mendizalea da, Euskal Herriko ospetsuenetarikoa eta mundu osoan ezaguna.

Alberto Iñurrategi

(2012)
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1968ko azaroaren 3a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Felix Iñurrategi anaiarekin batera 12 zortzimilako[1] igo zituen, harik eta 2000[2] urtean Felix hil zen arte. Mendigoizaletasunean jarraitu ala ez ezbaian izan ondoren, munduko 14 tontor garaienak osatu zituen 2002an. Horrelakorik lortzen, munduko hamargarren pertsona izan da.

Bizitza

aldatu

Bere anaia Felixekin batera, 1990ean egin zuen lehen espedizioa Himalaiara, 7.161 metroko Pumori mendira igoz. Hamar urtez —2000. urtean Felix anaia ezbehar baten ondorioz hil zen arte— izugarrizko palmaresa lortu zuten biek elkarrekin. Lorpenik handienak Himalaian egin zituzten. Helburua 8.000 metrotik gorako 14 gailurrak igotzea izanik, horretarako lehen urratsa 1991n egin zuten, Makaluren gailurra (8.463 m) zapalduz. 1992an Everest igo zuten; Alberto izan zen, hain zuzen, oxigenorik gabe Everest mendia igo zuen lehen euskalduna eta munduko pertsonarik gazteena, 24 urte zituela lortu baitzuen.

Iñurrategi anaiek zortzi milatik gorako hamabi gailur igo dituzte bederatzi urtean. Everesten ondoren, K2[3] (1994), Cho Oyu (1995), Lhotse (1995), Kangchenjunga (1996), Shisha Pangma (1996), Broad Peak (1997), Dhaulagiri (1998) eta Nanga Parbat (1999) mendiak igo zituzten. Hain zuzen ere, azken mendi hartan, bi anaiek parte hartu zuten mendizale kolonbiar baten erreskatean, tontorrera egun batzuk geroago igo baino lehen. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak omendu zituzten.

2000. urtean zortzi milakorik zapaldu zuten lehen mendizaleak Alberto eta Felix Iñurrategi izan ziren (Manasluren tontorra). Uztailean, berriz, Gasherbrum II[4] zapaldu eta jaisterakoan, zorigaiztoko istripu batean, Albertok anaia galdu zuen betirako.

Iñurrategi anaiek euskal mendizaletasuna profesionaltasunaren bidean jarri zuten. Felixek eta Albertok mendian beti erakutsi duten zuhurtasun eta tentuarengatik ezagunak egin dira. Euskal Herri osoan zehar eskaini zituzten ikus-entzunezko emanaldiekin euskal mendizaleei Himalaia[5][5] erakutsi diete.

2017an omenaldia jaso zuen, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza sokakideekin batera, "Consejo Superior de Deportes" erakundearen eskutik. Izan ere, urte hartako uztailaren amaieran Valerio Annovazzi italiarra erreskatatzearren, 7.000 metroko altueran.[6]

Igotako zortzimilakoen zerrenda

aldatu
 
Alberto Iñurrategik Everestera egindako espedizioaren diapositibak erakutsi zituen Berako Kultur Etxean

Munduko beste tontorretan

aldatu

Bi anaiak

aldatu
 
Felix Iñurrategi eta sherpa bat

Felixi eskainia, 2003an Hire Himalaya izeneko ikus-entzunezko emanaldia prestatu zuen, geroxeago Gure Himalaya filma dokumentalarekin osatua 2004an.

2020an, Felixen heriotzaren 20. urteurrenean, "Iñurrategi anaiak" izenburuko komikia kaleratu zuten omenaldi gisa, biografiaren errepaso zabala eginda.

Erreferentziak

aldatu
  1. «El Mundo en Orbyt - Suscripción digital online.» documenta.elmundo.orbyt.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2000-07-29). «Muere Félix Iñurrategi, uno de los montañeros de más prestigio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  3. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. «Pasaban hace historia en el K-2» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. «TERNUA - Alberto Iñurrategi» web.archive.org 2012-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. a b «Desnivel.com - PERSONAJES» web.archive.org 2005-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  6. "Homenaje a los tres alpinistas que rescataron al montañero italiano en el Gasherbrum II".
  7. (Gaztelaniaz) «Los 14 Ochomiles» www.nevasport.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).

Bibliografia

aldatu

Filmografia

aldatu
  • "Bihar ere argituko dik, Felix" (Alberto Iñurrategi, Asier Aranguren eta Andoni Egaña, 2001).
  • ."Patagonia. Haizearen orratzak" (Alberto Iñurrategi, 2001) "Patagonia. Haizearen orratzak". On-line ikus-entzuteko.]
  • "Hire Himalaya" (Alberto Iñurrategi, 2003).
  • "Gure Himalaya" (Alberto Iñurrategi, 2004).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu