Céline Dion
Céline Marie Claudette Dion (Charlemagne, Quebec, 1968ko martxoaren 30a -), abeslari kanadarra.[1][2]
Bizitza eta obraAldatu
Gurasoak musikariak zituen, eta haiek erakutsi zioten gaztetatik musika. Hamabi urte zituela amarekin Ce n'était qu'un rêve abestia osatu zuen eta René Angelil ekoizlearen arreta sortu zuten (harekin ezkondu zen Céline, 1994an).
Lehenengo diskoa 1982an kaleratu zuen, Tellement j'ai d'amour izenburupean, eta hurrengo urtean 700.000 ale baino gehiago saldu zituen D'amour et d'amitié lanarekin.
Nazioartean 1988an egin zen ezaguna, Eurovision lehiaketa irabazi zuenean Ne partez pas sans moi lanarekin, Suitzako ordezkari bezala.
Walt Disneyren Beauty and the Beast laneko soinu-bandako musika originaleko interpretazioari esker, Céline mundu osoan egin zen ospetsu.
Ingelesez egin zuen lehenengo diskoa Unison izan zen, eta 1992an egin zuen bigarrena, Céline Dion. 1995ean D'eux lanarekin izugarrizko arrakasta lortu zuen, eta Britainia Handian eta Estatu Batuetan ale gehien saldu zituen kantarietako bat izan zen. Hurrengo urtean Falling into You lanarekin 25 milioi ale baino gehiago saldu zituen.
1998an lortu zuen bere karreraren gailurra My Heart Will Go on abestiarekin, James Cameronen Titanic filmeko musikaren abesti nagusia.
Gaur egun erretiraturik badago ere, 1990eko hamarraldiko artista ospetsuenetakoa izan da.
Irudi galeriaAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Celine Dion | Biography, Songs, Awards, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ «Céline Dion» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)(Frantsesez) Abeslariaren webgune ofiziala.