Federico Ugalde

arkitekto espainiarra

Federico Ugalde Etxebarria (Bilbo, 1873ko uztailaren 18a - ib., 1968ko urtarrilaren 22a[1]) bizkaitar arkitektoa izan zen.

Federico Ugalde
Bizitza
JaiotzaBilbo1873ko uztailaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1968ko urtarrilaren 22a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Biografia

aldatu

Euskal Herriko eraikuntzan hormigoi armatua erabili zuen arkitekto aitzindaria izan zen. Batez ere Bilbon eta inguruetan aritu bazen ere, Leon, Zaragoza eta Santanderreraino iritsi ziren Ugalderen lanak.

Udalak eta Sociedad Bilbaina elkarteak Bilboko zabalgunea garatzeko antolaturiko lehiaketara aurkeztu zuen bere proiektua eta epaimahaiak lana saritu ez ezik, proiektua onartu ere egin zuen Udalak.

Sute batean erre zen Arriaga antzokia berritu zuen 1914-1917 urteetan, eta Bilboko Larrinaga jauregia eraiki zuen, besteak beste.

Bilboko La Ceres irin-lantegiaren eraikuntzan ere parte hartu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Federico de Ugalde Bilbaopedian.