Ireki menu nagusia

Pirinioak

Iberiar penintsula eta Europako kontinentea arteko mendilerroa

Pirinioak, Pirinio mendiak[1] edo, Ipar Euskal Herrian, Bortuak[2][3] (antzina euskaraz Auñamendiak) Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creusko lurmuturrera (Mediterraneo itsasoan), eta erdialdean 150 kilometroko zabalera du. Mendebaldeko muturrean dago Euskal Herria.

Pirinioak
Pyrenees topographic map-ca.svg
Punturik altuena
Mendirik altuena Aneto
Altuera 3.404 metro
Koordenatuak 42° 40′ 00″ N, 1° 00′ 00″ E / 42.666666666667°N,1°E / 42.666666666667; 1Koordenatuak: 42° 40′ 00″ N, 1° 00′ 00″ E / 42.666666666667°N,1°E / 42.666666666667; 1
Tamaina
Luzera 491 kilometro
Azalera 19.000 kilometro koadro
Geografia
Mendizerra nagusia Alpetar gerrikoa
Geologia
Material nagusia Arroka metamorfiko
Garaia Eozeno

Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldekoan, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.

Eduki-taula

EtimologiaAldatu

Dirudienez, Pirinioak izena greziar mitologiako Atlasen alaba Pirene-ri zor zaio. Greziarren ustez, Pirene ingurune honetan bizi zen gazte bat zen, Herkulesek bere bidaietako batean eraman zuena.

Beste teoria batek dioenez, euskal jatorria izango luke toponimoak. Honen arabera, jatorrizko izena Ilene os izango litzateke, Ilargiaren mendiak, Ilene ilargia baita.

GeologiaAldatu

Ezaugarri geologiko nabarmenenetako bat bere disimetria da, bai zeharka (malda handiagoa da Frantziako aldetik), baita luzetara ere (Atlantiko aldera emeki jaisten den bitartean, Mediterraneoan bat-batean egiten du).

Aro tertziarioan sortu ziren, toleskuntza alpetar-himalaiarra gertatu zenean. Egiturari dagokionez, Alpeekiko erabat desberdinak dira, izan ere, hauetan mantuen lerrakuntzak garrantzi handia duen bitartean, Pirinioak toleskuntza autoktonoaren ondoriozko mendikatea dira.

GailurrakAldatu

Pirinioetako atal bakoitzean, gailurrik nabarmenenak hauek dira:

Mendebaldeko PirinioakAldatu

 
Larrun

Erdialdeko PirinioakAldatu

Erdialdeko Pirinioen hegoaldeko ikuspegi bat. Ezkerraldean Bailo herria ikusten da (Huescako probintzia). Atzealdeko mendietako batzuk: Peña Forca, Alano, Secus, Aspe, Collarada eta Bisaurin.
Argazki makinaren kokalekua: 42° 30′ 03″ N, 0° 48′ 35″ W / 42.50083°N,0.80972°W / 42.50083; -0.80972
 
Castillo d'Acher

Ordesa eta Monte PerdidoAldatu

 
Las Tres Marías
 
Ordesako harana

PinetaAldatu

 
Pineta, Pinetako haranetik ikusita

GistainAldatu

BenasqueAldatu

LuchonAldatu

Ekialdeko PirinioakAldatu

 
Comaloforno
 
Montcalm

GlaziarrakAldatu

Kuaternarioko glaziazioak eragin handiagoa izan zuen Piriniotan penintsulako gainerako mendikateetan baino eta honen ondorioz, modelaketa glaziarraren aztarnak ikusten dira Canigo-tik Adi mendiraino.

Gaur egungo ibon gehienek jatorri glaziarra dute. Pirinioek zirku-glaziarrak eta mihi txikiak 3.000 metrotik gora aurki daitezke bakarrik: Balaitus, Vignemale, Monte Perdido eta Maladeta.

IbaiakAldatu

BioaniztasunaAldatu

 
Pirinioetako floraren mapa

Alpeen ondoren, bioaniztasun handieneko bigarren gunea da Pirinioak Europan. 4.500 landare espezie baino gehiago bizi dira, Europako espezieen herena. 346 bertan bakarrik aurki daitezke, beraz, Pirinioetako endemikoak dira. Bioaniztasunaren arrazoia bi itsaso lotzea, Atlantikoa eta Mediterraneoa da.

Euskal HerrianAldatu

Pirinioetako Euskal Herrian landare askoren banaketa muga gertatzen. Munduan Pirinioetan bakarrik dauden landareetako batzuen mendebaldeko muga Nafarroa Garaian, Gipuzkoan edo Araban dago. Kantauri aldeko mendietako landare askoren muga ere bada. Euskal Herriko Pirinioen berezitasuna klima atlantikoaren eragina da.[4]

Klima aldaketa PirinioetanAldatu

Klima aldaketak Pirinioetako landarediari dakarkion eragina batez ere bost landare hauetan behatu da:[5]

Euskal Herriko eskualdeakAldatu

PirineistakAldatu

Mendikate honen azterketan aritutako mendizale eta zientzialari ospetsuetako batzuk hauek dira:

Eskiatzeko zein aisialdirako instalazioakAldatu

Mendikate honetan aisialdirako egokitutako ingurune ugari dago, klimak eta edertasunak erakarrita jende asko gerturatzen baita. Eskiatzeko instalazioek toki ugari behar dutenez, erabat eraldatu dute goi-mendian egiten den lurraren erabilera.

  • Frantzian: La Pierre-st Martín, Artouste [22], Gourette [23], Luz Ardiden [24], Cauterets [25], Hautacam [26], Bareges [27], Gavarnie-Gèdre, La Mongie [28], Piau Engaly [29], Saint Lary [30], Val Louron [31], Peyragudes [32], Luchon Superbagneres, Porte Puimorens, Ax-Les-Thermes, Font Romeu, Les Angles, Puyvalador, Formigueres, Puigmal 2600, Cambré d´Aze, Guzet, Les Mont d´Olmes, Ascou-Pailheres, Mijanes-Donezan.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinioak