Ireki menu nagusia

Groenlandia[1] (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.

Groenlandia
Kalaallit Nunaat
Grønland
Danimarkako lurraldea
Bandera Armarria
Ereserkia: Nunarput utoqqarsuanngoravit
(Zu, gure ama lurra)
Hiriburua
eta hiri handiena
Nuuk / Godthåb
Hizkuntza ofiziala(k) Groenlandiera, daniera
Herritarra groenlandiar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Margarita II.a
 -  Lehen ministroa Kim Kielsen
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 2.166.086 km2 (13.)
 -  Ura (%) 83,1
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2011) 56.615
 -  Dentsitatea 0,027 bizt./km2 (241.)
Dirua Daniar koroa (DKK)
Ordu-eremua UTC 0 eta -4
Aurrezenbakia +299
Internet domeinua gl

EtimologiaAldatu

982. urtean, Erik Gorria danimarkar jatorriko marinelak irla aurkitu zuen, mendebalderantz zihoala. Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko, baina haiek klima hotz eta gogorra aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baino samurragoa izan.

GeografiaAldatu

2.166.086 km²-ekin, Groenlandia munduko irlarik handiena da. Gutxi gorabehera, 1.755.637 km² izotzez estalita dagoenez, munduko izotz erreserbetan bigarrena da.

Banaketa administratiboaAldatu

 
Groenlandiako banaketa politikoa.

2009ko urtarrilaren 1era arte, Groenlandia administratiboki hiru barrutitan (landsdele) banatuta zegoen: Avannaa (Nordgrønland, danieraz), Tunu (Østgrønland, danieraz), Kitaa (Vestgrønland, danieraz)

2009an, banaketa administratiboa aldatu eta herrialdea lau udalerritan banatu zuten.

UdalerriakAldatu

Udalerria Azalera Biztanleria Mapa
Kujalleq 32.500 km² 12.400 bizt. (2010)  
Qaasuitsup 660.000 km² 25.700 bizt. (2010)  
Qeqqata 115.500 km² 15.300 bizt. (2010)  
Sermersooq 635.600 km² 27.500 bizt. (2010)  

Thule aire-basea (Ameriketako Estatu Batuek atzerrian dituzten aire baseetako bat) Qaasuitsup udalerriaren barnean dago.

Udalerririk gabeko eskualdeakAldatu

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea ezein udalerritan sartuta ez dagoen eskualde bat da.

Udalerria Azalera Biztanleria Mapa
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea 972.000 km² 70 bizt. (2010)  

DemografiaAldatu

 
Inuit hizkuntza eta dialekto nagusien mapa. Groenlandiera da hizkuntza horietatik hiztun gehien duena.

2005ean, 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km²), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.

Etniei dagokienez, biztanle gehienak (% 87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak, alegia.

PolitikaAldatu

Groenlandiako estatu burua Danimarkako erregina da. Danimarkako gobernuak batzorde gorena aukeratzen du Danimarkako gobernua eta monarkia ordezkatzeko.

Groenlandiak 31 kideko parlamentua du. Gobernu burua lehen ministroa da.

Danimarka ez bezala, Groenlandia ez da Europako Batasuneko kide. 1985ean, bertako gobernuak Europako Ekonomia Erkidegoa uztea erabaki zuen.

2008ko azaroaren 25ean independentziako aukera zabaltzen zuen autonomia estatutua bozkatu zuten erreferendumean. Herritarren % 75,54k alde bozkatu zuen.[2]

HistoriaAldatu

2014ko azaroaren 29an, sozialdemokratek hauteskundeak irabazi zituzten[3].

hizkuntza_ofizialakAldatu

Groenlandiera da hizkuntza nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina mintzaira gutxitua da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu