Ireki menu nagusia

César Oroz Martija (Iruñea, 1968) nafar marrazkilari eta binetagilea da. Diario de Navarran egiten du lan 1991tik, eta bertan plazaratzen du egunero Punto final izeneko bere zinta. Gainera, La tira de Oroz tirak ABC egunkari espainiarrean ikusten du argia, 2006tik aurrera. Kolaborazio ugari egin ditu El Jueves (2005/2011), Dominical ABC (2006/2010), Sibaritas (2005/2010), Actualidad Juridica Arantzadi (2013/2016) eta Orgullo y satisfacción.com (2014/2017)  eta umore grafikoa lantzen duten beste aldizkarietan ere. Hainbat sari jaso ditu bere lanagatik (beste batzuen artean Mingote Saria 2004an, Nafarroako Prentsa Elkarteak emandakoa).

Cesar Oroz
César Oroz.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea, 1968 (50/51 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak marrazkilaria

Kartelak egin ditu (2006ko Sanferminetako zezen feria) eta baita Sanferminetako peñen pankartak ere.

Erakusketa askotan hartu du parte, azkena Tirabirak izenekoan (UPV-EHUrenean Euskal Herrian barna ibilitakoa, 2016an).

Euskarri digitalean ere ikus daitezke bere marrazkiak.

Hamabost liburutik gora argitaratu ditu.

LanakAldatu

  1. "Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista?" 1512-2012 (2012)
  2. "Todo San Fermin, 20 años de fiesta y humor" (2013)
  3.  "¡Osasuna nunca se rinde!" (2015)
  4. "¡Lo que diga Shakespeare!" (2018)

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cesar Oroz