Paxkal Indo
Paxkal Indo (Donibane Lohitzune, 1968ko abuztuaren 17a) lapurtar abeslari eta txalapartaria da, 2008-2019 artean Seaskako presidentea izan zen.[1]
Paxkal Indo | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1968ko abuztuaren 17a (52 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua | Baigorri |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikaria, perkusionista eta idazlea |
Kidetza | Seaska |
Musika instrumentua | ahotsa |
Ikus-entzunezko teknikaria, gaztetik haize (txirula, gaita, adarra) eta perkusio (txalaparta) instrumentuak jotzen ditu. 1990eko hamarkadatik aurrera txalapartari moduan izan da hainbat taldetan: Bizkarezurra, Txakun edo Idaula laukotean (Txomin Larronde, Mixel Etxekopar eta Beñat Achiaryrekin batera).
2009an Ttirrittekin Kalakan taldea sortu zuen. Baina ekitaldi gutxi egin ondoren, taldea utzi zuen.
LanakAldatu
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Animalien Ihauteria (2014, ZTK). Camille Saint Saens-en obra ezagunetik inspiratua. Ikusgarriaren DVDarekin.
- Ilargi nahia (2015, ZTK). 3-5 urtekoentzako albuma.
- Itzul Ekhi (2016, ZTK). 3-5 urtekoentzako albuma.