Miren Basaras
Miren Basaras Ibarzabal (Bilbo, 1968) euskal mikrobiologoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan irakasle Bizkaiko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean.[1] 2020ko martxoaren 22tik ia astero idazten du berria egunkarian pandemiaren jarraipena egiteko, eta aditu gisa duen ikuspuntua azaltzeko.[2][3]
Miren Basaras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Derio, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea 1995) doktoretza |
Tesi zuzendaria | Ramón Cisterna |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mikrobiologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (1997 - |
Bizitza
aldatuEuskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen 1995ean. Doktore-tesia, Detección de RNA en la infección por VHC. Implicación en la terapéutica de las hepatitis crónicas izenburukoa, Ramón Cisterna doktore katedradunaren zuzendaritzapean egin zuen.[4] Harekin hasi zen lanean Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]
Gaur egun EHUko irakaslea eta ikertzailea da. Hainbat doktore-tesi zuzendu ditu, baita zenbait liburu eta zientzia-artikulu argitaratu ere.
Liburuak
aldatu- Mikrobiologia medikoa (2004, EHU). Egilekidea: Adelaida Umaran.[5]
- Desafíos de la Microbiología. Libro homenaje al profesor Ramón Cisterna Cancer (2018, EHU). Egilekidea: Lucila Madariaga.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Galarraga Aiestaran, Ana. (2020ko martxoaren 1a). Miren Basaras Ibarzabal. Mikrobiologoa: “Nik nahiko nukeena da guk izatea mikroorganismoen kontrola”. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 11).
- ↑ Basaras Ibarzabal, Miren. «Zaindu ditzagun osasun arloko profesionalak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Basaras Ibarzabal, Miren. «Miren Basaras Ibarzabal, berria egunkarian idatzitako artikuluak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Dialnet. Detección de RNA en la infección por VHC. Implicación en la terapéutica de las hepatitis crónicas. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 11).
- ↑ Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen zerbitzua: Mikrobiologia medikoa. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 11).
- ↑ Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen zerbitzua: Desafíos de la Microbiología. Libro homenaje al profesor Ramón Cisterna Cancer. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 11).
Kanpo estekak
aldatu- Ane Galarragaren elkarrizketa Berriarako.
- Miren Basaras Ibarzabal-ek Berria egunkarian idatzitako kolaborazioak. (Koronabisurari buruz, 50etik gora artikulu)
- Elkarrizketa: Pandemiak loa galarazi dit niri ere Berria, 2021.12.03