Fátima Djarra Sani

aktibista gineabissautarra

Fátima Djarra Sani (Bissau, Ginea Bissau, 1968) integratzaile soziala, kulturarteko bitartekaria eta ablazioaren aurkako aktibista da. Munduko Medikuak erakundean egiten du lan, Afrikako komunitatearekin bitartekari gisa.

Fátima Djarra Sani

(2017)
Bizitza
JaiotzaBissau, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Ginea-Bissau
BizilekuaEspainia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Ibilbidea

aldatu

Bere familia mandinga etniakoa da eta 4 urte zituenean mutilazio genitala jasan zuen.

Senarra hil ondoren alde egin zuen bere herrialdetik. Kuban graduatu zen Eraikuntza Zibileko goi-mailako teknikari gisa, eta Bruselan amaitu zuen prestakuntza, Routiers Garraio eta Logistika Institutuan.[1] Bilbora iritsi zen, ahizpa bizi zen lekura. Bertan, kulturarteko bitartekaritza eta geriatriako laguntzaile ikastaroak egin zituen. 2008ko apirilaren 1ean, Nafarroako Munduko Medikuak erakundean sartu zen.[2]

Emakume afrikarra ikusarazteko tailerrak eta hitzaldiak antolatu zituen. 2008tik ugalketa-osasun sexualeko eta genitalen mutilazioaren prebentzioko proiektu batean ari da lanean.[3] Nafarroan 2013ko ekainean onartu zen emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko protokolo baten idazketan parte hartu zuen.[4] Eraikuntza Zibileko goi-mailako teknikaria da, eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria.[5]

2011n, "Flor de Africa" Emakume Afrikarren Elkartea sortu zuen Nafarroan.[6]

Bitartekari gisa, Osasun Sistema Nazionaleko IV. Kalitate Sarien Sari Berezia jaso zuen 2011n, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Munduko Medikuei emandakoa.[7]

2014an, 6 kolaboratzailerekin batera, "Dunia Musso" (emakumeen mundua) sortu zuen, Ginea Bissaun gazteekin lan egiteko erakundea.[8]

2015ean "Indomable: de la mutilación a la vida" liburua argitaratu zuen, 200 milioi emakumeri eta neskatori eragiten dien praktika negargarri eta bidegabearen inguruan gizartea sentsibilizatzea helburu duena. Bertan bere historia eta bere bizitzarako suposatu duena kontatzen du. Informazio- eta hezkuntza-faltak jokabide horiek babesten dituela salatu du, eta, horregatik, Fatimak bere bizitza zeregin horietan ematea erabaki du, etorkizunean aitzakia izan ez daitezen.[9][10]

Fatima emakume erreferentea da eskola komunitatearentzat bere inplikazio eta lan aktiboagatik berdintasunaren eta afrikar emakumeen integrazioaren aldeko hezitzaile lanagatik. Egiten duen sentsibilizazio lanarekin defendatzen duen bere mezu irmoak zera dio: “Ez dago arrazoi ez kultural ez erlijioso desberdintasuna justifikatzen duenik, ezta emakumeen zein neskatoen kontrako indarkeria ere”.[5]

  • Indomable: de la mutilación a la vida. Peninsula argitaletxea. 2015

Sariak eta ohoreak

aldatu
  • 2015eko Onda Cero Navarra sari solidarioak, nazioarteko kooperante gisa.[11]
  • 2016ko Gabonetako pregoilaria Iruñean.[12]
  • 2016ko Nafarroako ONCE Solidario Saria.[13]
  • 2019ko Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutze Saria.[3]
  • 2019ko "Referente Skolae" saria, genero-estereotipoetatik urrun lan egiten duten emakumeen bizi-ibilbidea aitortzea.[14]

Erreferentziak

aldatu
  1. «La indomable, una historia de dignidad. Noticias de Gipuzkoa» web.archive.org 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  2. (Gaztelaniaz) «La protagonista de la semana: Fátima Djarra» África es Imprescindible (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-03-13). «El Gobierno navarro concede la Cruz de Carlos III a Fátima Djarra, Julio Sesma y Los Iruña’ko» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Fátima Djarra Sani: "Cada vez se practican más ablaciones a bebés"» La Vanguardia 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  5. a b https://www.navarra.es/documents/48192/2493202/Fatima+Djarra+2.pdf/70311053-2c35-34cb-32cb-1684d09f0028?t=1560409844972. .
  6. https://www.liceomonjardin.net/la-historia-de-f%C3%A1tima-djarra.html. .
  7. (Gaztelaniaz) «Premiado el Proyecto de prevención de la mutilación genital femenina de Médicos del Mundo Aragón, Catalunya y Navarra» www.medicosdelmundo.org 2011-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  8. (Gaztelaniaz) «La lucha de Fátima» el DiarioSolidario 2018-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  9. (Gaztelaniaz) Djarra Sani, Fátima. (2015). Indomable: de la mutilación a la vida. ISBN 978-84-9942-431-6. PMC 922000014. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  10. (Gaztelaniaz) Olías, Laura. (2015-06-20). «"Si piensas qué beneficios te ha traído la ablación, nunca querrás hacérsela a tu hija"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  11. (Gaztelaniaz) «I Premios Solidarios Onda Cero Navarra | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2015-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  12. «Fátima Djarra Sani, mediadora intercultural de Médicos del Mundo, será la pregonera de la Navidad en Pamplona. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  13. (Gaztelaniaz) admin. «La solidaridad de la sociedad navarra, galardonada por la ONCE» www.once.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  14. (Gaztelaniaz) «Osasuna Femenino, Fátima Djarra y Amaia Remírez, reconocidas como 'referentes Skolae'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).

Kanpo estekak

aldatu