Yasunari Kawabata
Yasunari Kawabata (japonieraz: 川端 康成 Kawabata Yasunari , Osaka, Japonia, 1899ko ekainaren 11 - Zushi, Japonia, 1972ko apirilaren 16a[1]) japoniar idazlea izan zen.
BiografiaAldatu
Bi urte zituela umezurtz geratu zen, eta aiton-amonekin hazi zen. Tokioko Unibertsitatean, Shinshiko (Pentsamendu berria) izeneko aldizkaria sortu zuen. Tokuda eta Tanizakiren eskola poetikoaren ildotik, estiloa hobekien landu duen idazletzat hartua da. 1968an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Liburu nagusiak hauek dira: Izu no odoriko (1926, Izuko dantzaria); Yukiguni (1948, Elurraren herria); eta Yama no onto (1952, Mendiaren orroa).
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yasunari Kawabata |