Amaiur
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».
Amaiur Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. 2015eko urtarrilaren 1ean 275 biztanle zituen.[1]
Amaiur | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31715 |
INE kodea |
|
Herritarra | amaiurtar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′00″N 1°28′50″W / 43.199968°N 1.480435°W |
Garaiera | 281 m |
Demografia | |
Biztanleria | 253 (2020: ![]() |
GeografiaAldatu
Amaiur Baztan udalerriaren iparraldean dago, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean, Otsondoko mendatearen hegoaldeko muturrean.
Herri mugakideakAldatu
- Azpilkueta hego-mendebaldean
- Arizkun eta Erratzu hegoaldean
- Urdazubi ipar-mendebaldean
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
HistoriaAldatu
Herriaren lehenbiziko aipamena 1095ekoa da. Amaiurko gazteluari dagokionez, XII. mendearen amaierakoa da lehen berria. Haren funtzioetako bat Iruñea eta Baiona arteko errege bidearen kontrola zen.[2]
Nafarroako konkistan gertaera garrantzitsuen kokagunea izan zen. 1512an Gaztelako tropek ia borrokarik gabe hartu zuten gotorlekua. 1521ean, Noaingo porrotaren ondoren, Nafarroako armadak Amaiurko gaztelua hartu zuen; 1522ko uztailean, ordea, gaztelarrek gaztelua setiatu zuten; barnean zeuden 200 nafar gudariek ahal bezala eutsi zioten setioari, baina uztailaren 19an amore eman behar izan zuten.[2] Jaime Belatz de Medrano alkaidea preso hartu eta Iruñeko espetxean hil zen.[3]
Gertakari horien oroigarri, 1922an monolito bat jarri zuten Gazteluko muinoan. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.[2]
Herria 1665ean banandu zen Baztandik, baina 1969an berriro elkartu zen;[4] Baztango Udalean beranduen sartu den herria da.
DemografiaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
264 | 261 | 256 | 257 | 253 | 253 | 259 | 268 | 274 | 282 | 284 | 287 | 283 | 283 | 284 | 275 |
KulturaAldatu
Bestak eta ospakizunakAldatu
Amaiurko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.
Arkeologia ZentroaAldatu
2020ko abuztuan, Amaiurko Arkeologia Zentroa ireki zen Kale Nagusian. Bertan, azken hamabost urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak daude bertan ikusgai.[5][6]
AmaiuraldiaAldatu
2022ko ekainean Amaiuraldia ospatu zen Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko.[7]
Ondasun nabarmenakAldatu
- Amaiurko arkua
- Amaiurko errota
- Amaiurko gaztelua oroitzeko monumentua.
- Amaiurko gurutzea
- Arretxea jauregia (XVI. mendekoa).
- Borda jauregia (1702).
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- Pilareko Amaren baseliza
Amaiurtar ezagunakAldatu
- Jose Maria Gaston (1821-1882), Espainiako Gorteetako diputatu, Nafarroako probintzia-diputatu, Nafarroako gobernadore zibila, abokatu eta politikaria.
- Jose Maritorena (1882-1953), bertsolaria.
- Maurizio Elizalde (1915-1992), txistularia.
- Paskual Rekalde (1963-), hizkuntzalari eta euskaltzain osoa.[8][9]
ErreferentziakAldatu
- ↑ INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales: Amaiur, ine.es
- ↑ a b c Vélez de Mendizabal, Zuriñe. Amaiurko Gaztelua. gaztea.euskonews.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- ↑ Belaz de Medrano, Jaime. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- ↑ Amaiur. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- ↑ «Aranzadik arkeologia-zentroa inauguratu du Amaiurren» naiz: 2020-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ «Amaiurko Arkeologia Zentroa inauguratuko dute bihar - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
- ↑ «Euskaltzaindiak Paskual Rekalde izendatu du euskaltzain oso» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Paskual Rekalde hizkuntzalari amaiurtarra euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Amaiur Arkeologia Zentroa. Gune ofiziala: www.amaiur.eus/
- Amaiur Baztango udal webgunean, baztan.eus
- Aurkerena, Joseba, Amaiur eta Berzaitz, ametsetik libertatera[Betiko hautsitako esteka], kazeta.info
- Amaiur "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).