Clara Wolfram Pérez

Berdintasunean eta emakumezkoen ahalduntzean aditua.

Clara Wolfram Pérez (Bonn, 1968) Oiartzunen bizi den euskal-alemaniarra berdintasun eragilea da. Ikerlari eta idazle lanetan ere aritzen da, baita indarkeria matxista pairatu duten emakumeekin lanean ere.

Clara Wolfram Pérez

Bizitza
JaiotzaBonn, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakhizlaria, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, ikertzailea eta feminista

2003 geroztik, tarteka udaletan eta udal programetan berdintasun teknikari gisa, eta hezkidetza programako dinamizatzaile gisa, sexismoaren prebentzioan aritzen da, eta urte gehienetan emakumeen ahalduntzerako formatzaile gisa, udaletako Emakumeen Jabetzerako programetan.

Ikasketak aldatu

1991n Informazio Zientzietan lizentziatura egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Geroztik hainbat ikasketa burutu ditu:

  • 1993: “Curso de Adaptación Pedagógica (CAP)”, Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
  • 2000: Eskararen Gaitasun Agiria (EGA).
  • 2009: Autoezagutza, sexualitatea eta jendarte harremanak masterra, Alcalá de Henares Unibertsitatean.
  • 2010: Euskararen 4. perfila.
  • 2016: Mindfulness instruktore titulua, Baraka psikologia institutua, Donostian.
  • 2020: Gestal Terapeuta Titulua, Bidean Psikoterapia Humanista, Donostian.

Lan ibilbidea aldatu

Indarkeria matxista pairatu duten Oarsoaldeko emakumeen ahalduntzerako espazioaren dinamizazioa bideratzen du, 2021-2024 jarraian eta astero saioarekin, Oarsoaldeko 4 udalek finantziatu dutelarik.

Gainera, jabetze eskoletan emandako tailerrak eta ahalduntzerako dinamizatutako prozesuak gidatu ditu (2003-22). Hala nola:

  • 2003: “Las Mujeres y la Ciudad” tailerrak garatu ditu herriko 11 emakume taldeekin. Guztira 84 emakume parte hartu zuten tailerretan. Txostena Udalak argitaratua, 2004an.
  • 2005: Voces de Mujeres en las Ondas, taller de radio. Getxoko Emakumeen Jabetze Eskola. 2005.
  • 2013-2016: Erotismoa eta Tratu Oneko harremanak, Pasaia 2013-2015. Azpeitia 2016.[1]
  • 2015: Maitasuna, hegoak ebaki gabe. Usurbilgo Udala.
  • 2014 / 2018: Emakumeen Ahalduntzea eta Adimen Emozionala. Pasaia 2014, Berastegi 2016. Bergara 2018. Usurbil 2017.[2]
  • 2017 / 18: Autoezagutza eta menopausia. Andoain eta Tolosako Emakumeen Jabetze Eskolak.[3]
  • 2020-21: Pasaiako Emakumeok eta Covid 19aren pandemia: bizipenak partekatzen. Prozesua bideratzea eta liburua idaztea, Udalak argitaratuta, 2021.[4]
  •  
    Clara Wolframek idatziriko liburua.
    2010 / 2022: Erotismoa eta Autoezagutza / Gorputza nirea baita: Hernani, Zarautz, Irun, Andoain, Arrasate, Durango, Getxo, Tolosa eta Eibarreko Emakumeen Jabetze Udal Programetan emanda, herri gehienetan 2 ziklo. Donostiako Emakumeen Etxean eta Ondarruako Etxe Lilan ere bai tailer hau emanda.[5][6]
  • 2016-2024: Mindfulness Feminista Pasaia / Hernani / Andoain / Eibar / Arrasate / Tolosa / Zumaia eta Zarautzko Emakumeen Jabetze Udal Programak, herri gehienetan ziklo bat baino gehiago.[7]
  •   2022-2023: “Nire boterearen tokia”, Emakumeen Jabetze tailerra: Irun eta Hernaniko Emakumeen Jabetze Eskoletan.
  • 2023-2024: Ai ama! Nora joan zaigu desira? Ama diren emakumeentzako sexualitate eta jabetze tailerra, Hernaniko Jabetze Eskolan.
  • 2023-2024: Plazerra, maitasuna eta harreman parekideak: Irun eta Hernaniko Jabetze Eskoletan.[8]

Era berean, administrazio publikoan emandako berdintasun formakuntzak burutu ditu Gipuzkoako Foru Aldundian eta udal ezberdinetan, hala nola:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Langileriaren Oinarrizko Berdintasun Barne Formakuntza Badira 14 urte, urtero hainbat formakuntza ematen dituela (2010-2024), formakuntza bakoitza 20 ordukoa. Landutako edukiak: genero sistema, berdintasun defizitak, politikak EAEn, eta GFAko lan ildoak -emakumeen ahalduntzea; indarkeria matxista; berdintasun printzipioak + legea-.
  • Udaletan emandako formakuntzak: Berdintasun defizitak, berdintasun politikak EAEn, eta GFAko lan ildoak (politika feministak)
    • Zarauzko udaleko zinegotziak (2011)
    • Hernaniko Udaleko zinegotziei (2011)
    • Errenteriako udaleko zinegotziak (2010)
    • Errenteriako udaleko teknikariak eta bestelako langileak (2010)
    • Legazkipo udaleko zinegotziak eta teknikariak (2010)
    • Zumarragako udaleko zinegotziak eta teknikariak (2010)
    • Urretxuko udaleko teknikariak (2010)
  • Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea (2013)
    • Berdinbideako foroan emanda, Tolosan (Arremanitz koop. Langile gisa)
  • Emakumeen ahalduntzea sustatzea edozein auzo jardueran (eskulan, yoga, etab.)[9]
    • Errenterian, 2013an, udal berdintasun sailak antolatuta, auzoko emakumeen taldeko irakasleentzat.
  • Komunikazio parekidea: hizkuntza eta irudien erabilera (2010-2015)
    • Zarauzko udaleko teknikari eta administrariei (2012)
    • Hernaniko udaleko zinegotziei (2012)
    • Urretxuko Mairi emakumeen taldeari (2015)
    • Errenteriako Udala: administrariak eta teknikariak (2010)
  • Generoa eta inmigrazioa: Genero ikuspegia ezartzea etorkinen gizarteratze prozesuetan. CEAR-Euskadi (Bilbo, 2006)
    • Generoa eta inmigrazioa. Harresiak Apurtuz antolatutako seminarioan: emakume etorkinen agerpena euskal prentsan. (Bilbo, 2004)

Hezkidetza programetan eskarmentua aldatu

Hezkidetza programetan eskarmentua du Wolframek, diseinua antolaketa eta dinamizazioan. Hauexek dira nabarmenenak:

  • 2016-2021: “Parekide Egitasmoa”: Wolframek sortutako eta bideratutako sexu hezkuntza eta harreman sexisten prebentzio programa. 2016an martxan jarria, EJko Elkarrekin Bonoak dirulaguntzarekin Gipuzkoako hainbat ikastetxetan martxan dago, eta 2018 geroztik ere Donostiako hainbat ikastetxetan, Donostiako Udalaren Hezkuntza arloaren enkarguz.
  • 2016 / 2017: “Betaurreko moreak haur liburutegian”, Hernani, Pasaia, Usurbil. Gurasoentzako tailerrak eta liburutegiko langileentzako tailerrak.
  • 2016: “Sexu hezkuntza eta harreman parekideak”, saioak Oarsoaldeko Lanbide Hastapeneko ikastetxeak.
  • 2016: “Bixentaren luma” jolasaren rebisioa, Elhuyar Aholkularitza, Gipuzkoa.
  • 2011-2017: “Harremonak” programan, Gipuzkoan, Arremanitz koop.
  • 2009-2012: “Berdintasunean hezten”: Apatxin programa (Garatuz), haur patzuergoko irakasleentzat .
  • 2011: “Hezkidetza: keinu txikiak kontu handiak”, Usurbilgo Haur eskolan eta Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan.
  • 2010: “Hezkidetza XX mendeko erronka” UEUko udako ikastaroa.
  • 2010: “Kirol jardueretan genero ikuspegia eta tratu ona txertatzeko”, Irungo Udalak eskatuta, kirol begiraleentzako formakuntza.
  • 2011-2016: Hezkidetza gurasoentzako: berdintasunean hezten Udal berdintasun planen baitan edo guraso eskolek eskatuta, hainbat eskoletan emanda: Usurbilgo Haur Eskola, Azpeitiko ikastola, Errenteriako ikastetxetan, Aitor Ikastolan, Donostia, et.[10]
  • 2014-16: Haurren sexualitatea: aniztasuna eta bizipena haurtzaroan: Gurasoentzako tailerrak: Pasaiako lau distritoetan; Azpeitian eta Errenteriko Ikastetxeetan.

Administrazio publikoan buruturiko jarduna aldatu

  • 2010-2011: Usurbilgo udalean berdintasun teknikari gisa jardun zuen.
  • 2009: Zarauzko Udalaren II berdintasun planaren diseinurako parte-hartze bilera batzuk dinamizatzea (Elhuyar Aholkularitza)
  • 2006 eta 2008-2009: Oiartzungo udalean berdintasun teknikari lanak egin zituen,[11][12] Emakundek lagundutako kontratazioan: berdintasun diagnostikoa eta planaren zirriborroa.
  • 2005: Oarsoaldea S.A. Oiartzungo Landa eremuko biztanleriaren gizarte zerbitzu beharra.
  • 2004 eta 2005: EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartean emakumeen eta gizonen berdintasun teknikari gisa jardun zuen. Emakume nekazariei eta EHNEko arduradunei genero ikuspegia ezartzeko hainbat ikastaro eman zizkien.
  • 2002-2003 Beasaingo Udalean berdintasun teknikari moduan jardun zuen. Emakundek diruzlagundutako kontratazioa, berdintasun diagnostikoa egiteko.

Ikerlanak eta argitalpenak aldatu

  • 2021: Pasaiako Emakumeak Pandemiako Bizipenak Partekatzen. Pasaiako Udalak.[13][14]
  • 2012an, Berrian iritzi artikulu bat idatzi zuen "Nik ere abortatu dut" izenburupean.[15]
  • 2005: Liburua argitaratua: “Latinoamericanas en Donostia: proyectos migratorios, obstáculos y estrategias” ikerlana argitaratu zuen. Gakoa argitaletxea. EMAKUNDEk diruzlagunduta.[16]
  • 2004: "Las inmigrantes en la prensa : mujeres víctimas sin proyecto migratorio".[17]
  • 2003: MUGAK aldizkarian erreportaia argitaratu zuen: “Las inmigrantes en la prensa: víctimas sin proyecto migratorio” (SOS Racismo).[18]
  • 2003: “Género y Discursos sobre Inmigración en la prensa” ikerlana argitaratu zuen ´Inmigración, racismo y xenofobia` liburuan, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritza.

Beste formazio eta jardunaldiak aldatu

Wolframek hainbat formazio saiotan eta jardunalditan parte hartu du hartzaile gisa:

  • 2012: Genero sistemetan sustraituta dagoen indarkeria: begirada bat gazteen errealitateari (UPV, udako ikastaroak)
  • 2009: Gazteekin lanean: bitartekaritza gazteekin hezkuntzan, UEUko udako ikastaroa, Iruñea.
  • 2009: Heziketa emozionala: berdinen arteko harremanak hobetuz, UEUko udako ikastaroa, Eibar.
  • 2009: Nola ekidin jarrera homofobikoak, UEUko udako ikastaroa, Eibar.
  • 2009: Genero ikuspegia duen esku-hartze baterantz izeneko jardunaldietan.
  • Arabako Gizarte Langileen Elkargo eta EHUko Gizarte Langintzako Unibertsitateko Eskola.
  • 2008: Genero ikuspegia kirol jardueretan izeneko formakuntzan parte hartu nuen, Matilde Fontecha UPVko irakaslea eta Gorputz Hezkuntzan adituaren eskutik. Oiartzungo Udala.
  • 2007: Generoa eta Inmigrazioa ikastaroa, Harresiak Apurtuz antolatuta, Bilbo.
  • 2007: Maskulinitatearen ereduak eta eguneroko bizitza izeneko jardunaldietan parte hartu zuen. EMAKUNDEk antolatuta, Sare Jardunaldiak, Donostian.
  • 2006: Haurtzaroan sexu-afektibitate aniztasunean heztea jardunaldiak. GEHITU. Donostia.
  • 2005: Egungo neskak, etorkizuneko emakumeak jardunaldiak. Emakunde. Donostia.
  • 2005: Langile etorkinen egoera etxeko lan arloan jardunaldiak, EMAKUNDE eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak antolatuta, Bilbon.
  • 2005: Hegoaldeko ikuspuntua, generoaren ekitatea lortzeko emakumeen jabekuntza jardunaldietan parte hartu zuen, Bilboko Udala.
  • 2003: Nola jardun tratu txarren eta eraso sexualen aurrean. Ikastaroa antolatu zuen, Beasaingo Udalarentzat, eta bertan ere ikasle modura parte hartu zuen.
  • 2003: Hirigintza genero ikuspegitik. Ikastaroa antolatu zuen, Beasaingo Udalarentzat, eta bertan ere ikasle modura parte hartu zuen.
  • 2002: Berdintasunerako politikak toki erakundeetan jardunaldiak, EMAKUNDEk eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatutako jardunaldiak. Vitoria-Gasteiz.
  • 2002: Emakumeak eta gizonak komunikabideetan jardunaldiak. EMAKUNDEk antolatutako jardunaldiak Vitoria – Gasteizen.
  • 1999: Alemaniar Goiko Titulua. Hizkuntza Eskola Ofiziala. Donostia.
  • 1994: Bideo eta telebista produkzio ikastaroa. Madril.

Elkarrizketak aldatu

  • Erotikari buruzko elkarrizketa, Aiurri aldizkarian.[19]
  •  "Dominazio sumisio harremanetan" gaiari buruzko elkarrizketa, Lezoko udalak.
  •   "Erotismoa eta autoezagutza" tailerrari buruzko elkarrizketa, Uztarria aldizkarian:[20]    

Erreferentziak aldatu

  1. «JABETZE ESKOLA OTSAILA - MAIATZA FEBRERO - MAYO PROGRAMA - PDF Descargar libre» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. «Emakumeen ahalduntzea eta adimen emozionala | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  3. «MENOPAUSIA ETA AUTOEZAGUTZA - JABETZE ESKOLA» Agenda Tolosa 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  4. «Baina zer ari zaigu gertatzen? Pasaiako emakumeak pandemiako bizipenak partekatzen - Berria» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  5. «La Escuela de Empoderamiento para Mujeres reabre sus puertas - Ayuntamiento de Irun» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  6. «La Escuela de Empoderamiento para Mujeres reabre sus puertas - Ayuntamiento de Irun» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  7. (Gaztelaniaz) «MENOPAUSIA Y AUTOCONOCIMIENTO - ESCUEL EMPODERAMIENTO» Agenda Tolosa 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  8. «Udazkeneko Emakumeentzako Jabetze Eskolako izen ematea zabalduko da irailaren 11tik 22ra - Berriak» Hernani (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  9. Ikerne, Zarate(e)ko. (2015-04-20). «Emakumeen ahalduntzea eta adimen emozionalari buruz ariko da Clara Wolfram» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  10. «Clara Perez Wolfram» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  11. (Gaztelaniaz) PPLL. (2008-04-03). «Oiartzungo Udala emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren alde» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  12. (Gaztelaniaz) Egarriz |. (2008-11-06). «Parekidetasun diagnostikoa osatzeko bilerak antolatu dira» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  13. (Gaztelaniaz) «¿Pero qué nos está pasando? Mujeres de Pasaia compartiendo vivencias de la pandemia - Noticia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  14. (Gaztelaniaz) Muga, Aitziber. (2021-03-04). «Pasaia | Pandemia en femenino» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  15. «Nik ere abortatu dut» Berria 2012-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  16. (Gaztelaniaz) Libros de Pérez Wolfram, Clara. (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  17. «Revista Mugak - nº 24 - Las inmigrantes en la prensa: víctimas sin proyecto migratorio - Mugak» mugak.eu (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  18. «Clara Pérez Las inmigrantes en la prensa: víctimas sin proyecto migratorio» www.pensamientocritico.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).
  19. «"Ahalduntzeko bide bat da erotikaz hausnartzea" - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  20. «Clara Wolfram: "Norbere burua ezagutzea oso lagungarria da hobeto bizitzeko" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak aldatu