Serafín Llamas

politikari espainiarra

Serafín Llamas Rodriguez (Alegia, 1968ko azaroaren 16a - ) Ezker Batua - Berdeak alderdiko politikaria da. 1994 urtean hasi zen EB alderdian militatzen. 2008 urteaz geroztik erakundeko finantza arduradun, presidentziako koordinatzaile eta bozeramalea da. Javier Madrazoren aldeko sektorekoa, 2011 urtean Arabako ahaldun nagusirako bozketako negoziazioetan, EAJ alderdiari EBko bi botoen trukean alderdiko militante batzuentzako lanpostuak eta erakundearentzat dirua eskatzea leporatu zitzaion, programa politikoa negoziatzen zuen negoziazio mahai paralelo baten baitan. Ezaguna da, baita ere, homosexual eta transexualen aldeko aktibismoan egiten duen lanagatik.

Serafín Llamas

Bizitza
JaiotzaAlegia1968ko azaroaren 16a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ezker Batua-Berdeak


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.