Boeing B-52 Stratofortress

Boeing B-52 Stratofortress erreakzio-hegazkin bonbaketari subsoniko estrategiko bat da, irismen luzekoa, AEBetako Boeing konpainiak diseinatua eta fabrikatua. AEBko aire-armadak erabiltzen du 1955etik. 32.000 kg-ko karga (bonbak) eraman dezake.

Boeing B-52 Stratofortress
land-based strategic bomber monoplane (en) Itzuli, aircraft with 8 jet engines (en) Itzuli eta strategic bomber (en) Itzuli
An air-to-air left underside view of the 92nd Bombardment Wing's new camouflaged B-52G Stratofortress aircraft DF-ST-85-12450.jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Boeing
Garatzailea Boeing
Ekoizpen osoa 744
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Historia
Lehen hegaldia 1952ko apirilaren 15a
Zerbitzuaren hasiera 1955
Kudeatzailea Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada eta NASA
Ezaugarriak
Luzera 48,03 m
Altuera 12,4 m
Propulsatzailea JT3D (en) Itzuli (8)
Armamentua unguided bomb (en) Itzuli
AGM-28 Hound Dog (en) Itzuli
AGM-129 ACM (en) Itzuli
AGM-69 SRAM (en) Itzuli
AGM-86 ALCM (en) Itzuli
Harpoon (en) Itzuli

Arma atomikoak eramateko diseinatu zen Gerra Hotzaren garaian, baina ez da inoiz erabili gerran bonba atomikoak jaurtitzeko. Bestela, bai: 1956ko maiatzaren 21ean, B-52B hegazkin batek hidrogeno-bonba bat jaurti zuen Bikini atoloiaren gainean.

Boeing B-52 Stratofortress hegazkina Vietnam bonbardatzen

Bonbaketari astuna da, irismen luzekoa, misio-mota askotan erabil daitekeena. Gezi-formako hegoak ditu, 35º-ko angeluan, eta 8 erreakzio-motor ditu binaka ezarriak lau euskarritan. Lurreratzeko trenak 8 gurpil ditu, eta bi gurpil gehigarri hegoen azpian. Lurreratze-trena 20º-raino bira daiteke hegazkinaren lerro zentralarekiko, segurtasuna handitzeko zeharkako haizearekin egindako lurreratzeetan. 15 km-rainoko altueran egin dezake hegan, eta 14.000 km-ko autonomia du.

Sortu zenetik, aldaera eta hobekuntza ugari izan ditu. Vietnamgo gerran garrantzi handia izan B52 hegazkinak (B52F eta B52D modeloak). 1965tik aurrera milioika bonba-tona jaurti zituzten Vietnamen B52 hegazkinek.


Kanpo estekakAldatu