Sharon Shannon
Sharon Shannon (1968ko azaroaren 12a, Ruan, Clare konderria, Irlanda) irlandar musikari bat da. Nagusiki akordeoia nahiz biolina jotzen maisu izateagatik ezaguna da, hauetaz gain tin whistle txistua eta akordeoi diatonikoa (trikitia) ere jotzen ditu. Bere musikak irlandar folk musikan oinarrituz munduko beste musika moten eragina ere jaso du: reggae, cajun musika, portugaldar musika edota Frantziar kanadar musika. What You Make It (da, da, da, da) izeneko bere singleak ere hip hop musikekin elkarlanean burutu zen.
Sharon Shannon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Corofin, 1968ko azaroaren 12a (56 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | fiddler (en) , abeslaria eta akordeoi-jotzailea |
Genero artistikoa | Irlandako musika |
Musika instrumentua | akordeoia fiddlea |
sharonshannon.com | |
Denboraldi batez The Waterboys folk-rock musika talde ospetsua ere jardun zuen.
Diskografia
aldatu- Sharon Shannon (1991) Track listing at irishtune.info.
- Out the Gap (1994) Abestien zerrenda irishtune.info webgunean
- Each Little Thing (1997)
- The Diamond Mountain Sessions (2000)
- Live in Galway (2002)
- Libertango (2003)
- Tunes (2005) Abestien zerrenda irishtune.info webgunean
- collection 1990-2005 (2006)
- Live at Dolans CD & DVD (2007)
- Renegade (2007)
- Saints & Scoundrels (2009)
- upside down (2009)
- Flying Circus (2012) - RTE Concert Orchestra orkestrarekin elkarlanean
Iruditegia
aldatu-
Sharon Shannon irlandar musikaria.
-
Sharon Shannon akordeoi diatonikoa joz.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sharon Shannon |
- Sharon Shannnon musikariaren webgunea (Ingelesez)