Toribio Etxebarria
Toribio Etxebarria Ibarbia (Eibar, Gipuzkoa, 1887ko apirilaren 27a - Caracas, Venezuela, 1968ko apirilaren 18a) enpresari, politiko sozialista eta euskal idazlea.
Toribio Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1887ko apirilaren 27a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Caracas, 1968ko apirilaren 18a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Biografia
aldatuEibarko Txiriokaleko 6. zenbakian jaio zen Nicanor Etxebarria eibartarraren eta Isabel Ibarbia gasteiztarraren seme hau.
PSOEko eta UGTko kide izan zen. 1920an Alfa izeneko josteko-makinen enpresaren sortzaileetako bat izateaz gain, zuzendaria eta gerentea izan zen. Gainera CAMPSA enpresako zuzendaria izan zen.
Espainiako Gerra Zibila garaian Mexiko, Irlanda, Ingalaterran eta Venezuelan atzerriratu zen. Hainbat euskal aldizkaritan parte hartu zuen: "El Socialista", "Euskera", "Euzko-gogoa", "Egan", "Olerti", "Eibar". Eibarko euskarari buruz idazteagatik Euskaltzaindiak euskaltzain izendatu zuen.
1968ko apirilaren 18an hil zen Caracasen.
Lanak
aldatuArtikuluak
aldatu- Euskera. 1963-64; 1965-66 (1986, Euskaltzaindia)
Itzulpenak
aldatu- Margarita, Nafarroako Erregiñan ipuin batzuk [1].
Besteak
aldatu- La Liga de Naciones y el problema vasco. (1918).
- Flexiones verbales de Eibar. (1963-64).
- Lexicón del euskera dialectal de Eibar. (1965).
- Ibiltarixanak. Arrate'tikoen izketango alegiñak (1967, Itxaropena)
- Viaje por el país de los recuerdos. ((1968) 1949an idatzita)).
- Recordando la guerra / Diario de un viaje de un refugiado español.
- Triki-trilako koplak.
- La experiencia socialista en España, vista desde mi pueblo. (1966-67)
Aitortzak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Argitaratuak Egan aldizkarian1963 urtean, jasota Ibinagabeitia Proiektua, Literatur aldizkarien gordailuan[Kontsulta data 2021-07-13]
- ↑ «Bazenekien Toribio Etxeberria kaleak hainbat izen eduki dituela 100 urteetan zehar?» Eibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ «Eibarko kale izenak — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ Home « Toribio Echevarria Sariak. (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |