Alfredo Irusta Sampedro
Alfredo Irusta Sampedro (Trapagaran, Bizkaia, 1968ko urtarrilaren 8a) txirrindulari ohia da, 1992 eta 1996 artean profesionala izan zena. Bere ibilbidean ez zuen garaipenik lortu.[1]
Alfredo Irusta Sampedro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trapagaran, 1968ko urtarrilaren 8a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Alfredo Irusta Irusta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Relax-GAM | 1993-1996 |
Haren aita Alfredo Irusta Irusta ere txirrindulari profesionala izan zen.
Palmaresa
aldatu1988 (amateurra)
- 2. Santikutz Klasikan
- 3. Bidasoko Itzulian
- Artxanda
- 2. Busturia
1990
1991
1995 (profesionala)
- 9. Euskal Herriko Itzulian eta Mendiko sailkapena
Emaitzak lasterketa nagusietan
aldatuLasterketa | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 |
---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | UT | UT |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | - |
Espainiako Vuelta | - | 69. | 47. | 80. | - |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, erretiratu zen
Taldeak
aldatuHistoriazalea
aldatuIrustak Euskal Herriko historiarekin zuen jakin-mina zela eta, hainbat urtetan Espainiako Gerra Zibileko eta Karlistaldietako jaurtigaiak eta bestelako piezak lurpean bilatzeari ekin zion. Muskizko bere etxean ehunka jaurtigai biltzera iritsi zen, eta garai haietako Euskal Herriko munizioaren arloan jakintza handia eskuratu zuen. Arlo horretan Aranzadi Zientzia Elkartearekin egiten zuen lana. 2014ko ekainean, etxean gordetzen zituen jaurtigaietako bat istripuz lehertu zitzaion; jasandako zaurien ondorioz, zangoa ebaki zioten.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urtekaria
- ↑ (Gaztelaniaz) El arsenal secreto de Alfredo Irusta, elpais.com, 2014-06-28.