Ildebrando Pizzetti
Ildebrando Pizzetti (Parma, 1880ko irailaren 20a - Erroma, 1968ko otsailaren 13a) italiar musikagilea izan zen. Tebaldiniren ikaslea izan zen Parmako kontserbatorioan (1895-1901). Garai hartan italiar musikak bizi zuen berrikuntza operara eraman zuen. 1908. urtea arte Parmako kontserbatorioko irakaslea izan zen; geroago Florentziako Cherubini institutuko zuzendaria (1917-1924); Milango kontserbatorioko zuzendaria (1924-1936), eta Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio irakasle eta geroago zuzendaria (1936-1960). Operak idatzi zituen, besteak beste: Fedra (1915), D’Annunzioren libretoarekin; Debora e Jaele (1922); Fra Gherardo (1928); Lo straniero (1930); Orsèolo (1935); Vanna Lupa (1949); Ifigenia (1950); Cagliostro (1953); La filia di Iorio (1954), D’ Annunzion oinarritua; Assassinio nella cattedrale (1958), T. S. Elioten oinarritua. Antzerkirako musika idatzi zuen; orkestrarako lanak; biolontxelo eta biolin kontzertua; korurako lanak; kamerako musika eta abestiak.
Ildebrando Pizzetti | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Parma, 1880ko irailaren 20a |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Heriotza | Erroma, 1968ko otsailaren 13a (87 urte) |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Irakaslea(k) |
Giovanni Tebaldini Telesforo Righi (en) ![]() |
Ikaslea(k) |
Giulia Recli (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta kritikaria |
Enplegatzailea(k) |
Milan Conservatory (en) ![]() |
Lan nabarmenak |
Assassinio nella cattedrale (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
IMDb | nm0686205 |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-8-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |