Eba Gaminde Egia

Unibertsitate irakaslea, ikertzailea, Euskaltzain urgazlea

Eba Gaminde Egia (Mungia, Bizkaia, 1968ko uztailaren 16a) Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea,[1] Zuzenbidean lizentziatua eta doktorea da.[2]

Eba Gaminde Egia

Bizitza
JaiotzaMungia1968ko uztailaren 16a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, euskaltzain urgazlea eta bake-epailea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Gure Esku Dago
Eusko Ikaskuntza

Inguma: eba-gaminde-egia-00

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2021ean.[3] Bake-epailea ere bada Mungian.[4]

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Zuzenbide ikasketak egin zituen. Bokazioz aukeratu zuen bidea. Betidanik izan zuen argi Zuzenbidea ikasi nahi zuela.Erakargarria egiten zitzaion justiziaren mundua, arazoak konpontzea, norbere ideiak argudioekin defendatzea. Oso esparru zabala zela ohartu zen, eta, sustraia gustuko zuenez, horregatik aukeratu zuen. Horrez gainera, ikasketak euskaraz egin ahalko zituela jakiteak ere bultzatu zuen bide hori hartzera. Kristau doktrina soziala eta euskal kooperatibismoa doktore tesia egin zuen 2015ean.

Ibilbide profesionala aldatu

Zuzenbidea ikasten hasi zenean, ez zegoen euskarazko materialik. Klaseak euskaraz ziren, baina azterketak prestatzeko edo informazioa bilatzeko orduan gaztelerara jo behar izaten zuen. Ahalegin bikoitza egin behar zuen. Zuzenbidea euskaraz eta bikaintasunez ikasteko euskarazko materialen beharrizana zegoela konturatu zen, baina hori erronka handia zen. Izan ere, funtsezkoa zen ezagutza akademikoak menperatzea, baina baita ezagutza horiek transmititzeko tresna egokiak euskaraz ere izatea. Zuzenbidea eta euskara uztartu behar ziren, eta euskara bera egokitu behar zen eginkizun juridikoetara.

Karrera amaitutakoan, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) sinatutako hitzarmen bati esker, testu juridikoen itzulpengintza-talde batean murgildu zen, euskal filologiako eta Zuzenbideko lizentziatuekin batera. Horrela, hamabost urtez ibili da Zuzenbideko testuak euskarara itzultzen, eta talde horren zereginari esker, egun, Zuzenbideko adar guztiek dute euren eskuliburua eta lege-testua euskaraz. Beraz, posible da Zuzenbidea euskaraz ikastea.

Merkataritza irakasten du Deustuko Unibertsitatean, batez ere, kooperatiben arloa landu izan du.

Kooperatibismoaren inguruko zenbait Gradu Amaierako Lan zuzendu ditu, besteak beste, Garazi Garateren “Kooperatibismoa eta generoa” (2017); Arrate Izagirreren “Kooperatiben lehenengo printzipioa: atxikimendu askea eta irekia. Autonomia erkidegoetako arauketen konparazio-azterketa” (2019); edo Irati Ricoren “Genero-berdintasunaren errealitatea eta erronkak enpresa-esparruan: kooperatiben ekarpena” (2022)

Euskara aldatu

Baserri giroan jaio eta hazitakoa da, eta euskara izan da beti bere bizitzeko era. Zuzenbidea eta euskara biak uztartzeko aukera izan du, eta orain euskaraz irakatsi ahal izatea itzela da.

2021eko azaroan euskaltzain urgazle izendatu zuten. Itzulpengintzari esker lortu du aitortza hori. Euskara bizitzeko modu bat da Ebarentzat, baina orain euskara zaintzeko ardura ere badu.[5][6]

Bake-epaile aldatu

Mungiako Bake-epailea da 2012tik. Lehenengo agintealdia 2012-2016. Bigarren agintealdia 2016-2020. Hirugarren agintealdia 2020-2024.[4]

Argitalpenak aldatu

Liburuak aldatu

  • 2020. Derecho de la Contratación Mercantil, Dykinson, Madril (2 argitaraldia. Berrikusia eta eguneratua. ENRIQUE GADEA eta ANTONIO REGOrekin batera).
  • 2018. Estudio sistemático del principio cooperativo de gestión democrática (zuzendaria MARTA ENCISOrekin batera), Dykinson, Madril.
  • 2017. La doctrina social cristiana y el cooperativismo vasco: una alternativa para el cambio”, Dykinson, Madril.[7]
  • 2016. Derecho de la Contratación Mercantil, Dykinson, Madril (ENRIQUE GADEA eta ANTONIO REGOrekin batera)
  • 2003. Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskera: 1833-1877. Euskarazko testuen bilduma eta azterketa. Bizkaiko Batzar Nagusiak.
  • 1999. Finantza Zuzenbidea. Deustuko Unibertsitatea (ALBERTO ATXABALekin batera)

Liburuen itzulpenak aldatu

  • 2013. Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar: Kultura juridiko baten historia / Peter G. Stein (itzul. elkarlanean)
  • 2009. Legislación mercantil (Merkataritzako legeria). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).[8]
  • 2008. Legislación de sociedades mercantiles (Merkataritzako sozietateen legeria). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 2006. Legislación concursal (Konkurtso legeria). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 2005. Legislación hipotecaria (Hipoteka legeria). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 2004. Código Civil (Kode Zibila). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 2001. Principios de Derecho Político (Zuzenbide politikoaren hastapenak). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 1998. Derecho Mercantil (Merkataritzako zuzenbidea). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 1997. Derecho Administrativo III (Administrazio zuzenbidea III). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 1997. Derecho Administrativo II (Administrazio zuzenbidea II). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).
  • 1996. Derecho Administrativo I (Administrazio zuzenbidea I). Universidad de Deusto (Deustuko Unibertsitatea).

Lan kolektiboen kapituluak aldatu

  • 2021. Arizmendiarrietaren pentsamendua eta ekinbide herrigilea: ideietatik ekintzetara. Burujabetzaren bidetik. Bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea, OREKI Fundazioa, Lasarte-Oria.
  • 2020. El empoderamiento de la mujer en el cooperativismo del siglo XXI, La sociedad cooperativa como instrumento para contribuir a la integración social y laboral. Dykinson, Madril.
  • 2018. El modelo cooperativo: mucho más que una alternativa ante la crisis Fomento del Cooperativismo como alternativa económica y social sostenible: una visión de México y España. Dykinson, Madril.
  • 2015. Los orígenes del cooperativismo: antecedentes de la experiencia cooperativa de Rochdale, Aprendizaje Cooperativo sin Fronteras España-México. Dykinson, Madril.

Ikerketa-artikuluak Espainiako aldizkarietan aldatu

  • 2019. Training of cooperative values as a decisive element in new jobs to be created by 21st century cooperatives, Boletín de la Asociación Internacional de Derecho Cooperativo, BAIDC (54 zk).
  • 2018. Régimen jurídico de la participación de los socios y socias en el capital de la cooperativa: tipos de aportación y derechos económicos, Boletín de la Asociación Internacional de Derecho Cooperativo, BAIDC (53 zk).
  • 2018. Ramón de la Sota eta haren gobernu egitasmo abertzalea, ehun urte geroago (1917-2017). HERMES. Revista de Pensamiento e Historia (58zk).
  • 2017. Las altas de los/as socios/as en las sociedades cooperativas, Boletín de la Asociación Internacional de Derecho Cooperativo, BAIDC (51 zk).
  • 2009. Konkurtso-esparru berria, krisialdia dela bide: 3/2009 Errege Dekretu-legeak ekarritako aldaketak banan-banan eta horien ondorio esanguratsuenak. JADO. Boletín de la Academia Vasca de Derecho (18 zk).
  • 2007. Kontabilitate-esparru berria. 16/2007 Legea eta horren ondoreak sozietateen zuzenbidean. AVD-ZEA. Boletín de la Academia Vasca de Derecho (13 zk).
  • 2006. Enpresa Berria Sozietate Mugatua (SLNE). Horren estatutuak. AVD-ZEA. Boletín de la Academia Vasca de Derecho (10 zk).
  • 2005. Konkurtso Lege berria: urtea bete denean, balorazioak egiteko abagunea. AVD-ZEA. Boletín de la Academia Vasca de Derecho (8 zk).

Artikuluak egunkarietan aldatu

  • 2019. Las tres Universidades Vascas favorables a que el cooperativismo vasco forme parte del Consejo de Administración de Lanbide. KOOP. Euskal Enpresa Kooperatiboa. Kooperatiben berriak.
  • 2016. Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko? EUSKO IKASKUNTZA. Revista digital.

Erreferentziak aldatu

  1. «Supplemental Information 3: An excerpt from Data Downloads page, where users can download original datasets.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  2. «Profesores | Deusto» www.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  3. irudia, Komunikazioa eta. «Gaminde Egia, Eba» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  4. a b Eba Gaminde, Bake-Epaile izendapena. .
  5. E.P, -. (2022-04-30). «Euskaltzaindia presenta a sus académicos de 2021» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  6. «Euskararen etorkizunari begira lanean aritzeko 19 fitxaketa» El Diario Vasco 2022-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  7. Egia, Eba Gaminde. (2017). La doctrina social cristiana y el cooperativismo vasco. Una alternativa para el cambio. (1. argitaraldia) Dykinson, S.L. ISBN 978-84-9148-161-4. (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  8. «merkataritzako legeria = legislacion mercantil. Eba Gaminde Egia / Gotzon Lobera Rebilla. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).

Kanpo estekak aldatu