Tokioko Unibertsitatea
Japoniako unibertsitatea
Logo
| |
Ezarpena | 1877 |
---|---|
Mota | Publikoa |
Errektorea | Hiroshi Komiyama |
Ikasleak | 28.000 |
Graduaurrea | 14,274 |
Graduondoa | 13,732 |
Kirol koloreak | Urdin |
Kokapena | Tokio Japonia |
Koordenatuak | 35° 42′ 48″ N, 139° 45′ 44″ E / 35.71333°N,139.76222°EKoordenatuak: 35° 42′ 48″ N, 139° 45′ 44″ E / 35.71333°N,139.76222°E |
Webgunea | www.u-tokyo.ac.jp |
Tokioko Unibertsitatea (japonieraz: 東京大学 Tōkyō Daigaku ) , Todai (japonieraz: 東大 Tōdai ) laburtua, 1886 eta 1947 artean ofizialki Tokioko Unibertsitate Inperiala (japonieraz: 東京帝國大學 Tōkyō teikoku daigaku ) deitua, Japoniako unibertsitaterik entzutetsuena da. Unibertsitateak 5 campus ditu Tokion: Hongo, Komaba, Kashiwa, Shirokane eta Nakano auzoetan hain zuzen ere. Guztira, 28.000 ikasle inguru ditu, horietatik 2.100 atzerritarrak direnak.
Unibertsitateak hainbat ikasle ezagun izan ditu: Japoniako 15 Lehen Ministrok bertan ikasi dute.[1] Gainera, bere ikasleetako zortzik Nobel Saria edo Fields Domina lortu dituzte. Honakoak:
- Kunihiko Kodaira, Matematikak, 1954
- Yasunari Kawabata, Literatura, 1968
- Leo Esaki, Fisika, 1973
- Eisaku Satō, Bakea, 1974
- Kenzaburō Ōe, Literatura, 1994
- Masatoshi Koshiba, Fisika, 2002
- Yoichiro Nambu, Fisika, 2008
- Ei-ichi Negishi, Kimika, 2010
ErreferentziakAldatu
- ↑ 大学ranking.net. 大学別総理大臣リスト. .
Kanpo estekakAldatu
- webgune ofiziala (Japonieraz)
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |