Olivia Williams

aktore britainiarra

Olivia Haigh Williams (Londres, 1968ko uztailaren 26a) zine eta telebistako aktore britainiarra da. Williamsek antzerkigintza ikasi zuen Bristol Old Vic Theatre Schoolen, bi urtez, eta hiru urtez Royal Shakespeare Companyn.

Olivia Williams

(2014)
Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlivia Haigh Williams
JaiotzaCamden Town1968ko uztailaren 26a (56 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Rhashan Stone  (2003ko azaroaren 2a -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSouth Hampstead High School (en) Itzuli
South Hampstead High School (en) Itzuli
Newnham College
Bristol Old Vic Theatre School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerkigilea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta idazlea

IMDB: nm0931404 Allocine: 25756 Rottentomatoes: celebrity/olivia_williams Allmovie: p233155 TV.com: people/olivia-williams
Musicbrainz: 2cbf9bc7-1dba-4037-9c4c-58417e31ffdf Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Williams Londresko iparraldean jaio zen. Bi gurasoak legelariak diti.' Williams South Hampstead High School-en hezi zuten, Londresko iparraldean dagoen Hampstead-eko neskentzako eskola independentean. Ondoren, Newnham College, Cambridge, graduatu zen ingelesezko literaturan. Gero drama ikasi zuen Bristol Old Vic Theatre Schoolen bi urtez, eta hiru urte eman zituen Royal Shakespeare Companyn.[1]

Graduazioaren ondoren, Williamsek Royal Shakespeare Companyrekin lan egin zuen, bai Stratford-upon-Avonen, bai Londresen. 1995ean, Estatu Batuetara joan zen Shakespeareren Richard III.a antzeztera Natioanal Theatre konpainia nazionalaren britainiarrarekin, Ian McKellen protagonista zuela. Ondoren hasi zen telebistan eta medio horretan izan zuen lehen rol ezaguna Jane Fairfax antzezten izan zen Emma (1996, telebista britainiarreko filma), Jane Austenen nobelan oinarrituko lana.

Zineko debuta izan zuen The Postman-en (1997) eta gero etorri ziren Rushmore (1998) eta The Sixth Sense (1999). 21. mendean protagonista izan da Lucky Break (2001), The Heart of Me (2002), The Ghost Writer (2010), Hanna (2011), Anna Karenina (2012), Hyde Park Hudson (2012), Sabotage (2014), Maps to the Stars (2014), Victoria & Abdul (2017) eta The Father (2020) filmetan.

2017tik 2019ra, Emily Silk-en rolean aritu Counterpart zientzia-fikziozko telesailean. Halaber 2022tik Camilla Parker Bowlesen gorpuztu zuen egin zuen Netflix The Crown telesaileko bosgarren eta seigarren (azken) denboraldietan.

Bizitza pertsonala

aldatu

Williamsek zazpi urteko harremana izan zuen Jonathan Cake aktorearekikn baina aurreikusitako ezkontza baino bi aste lehenago amaitu zen erlazioan. 2003an Rhashan Stone aktore eta antzerki-idazlearekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba ditu.[2]

The Postman filmatu ondoren, denbora eman zuen Bolivian oihan tropikalean bertako hartzak aztertzen.[3][4]

Williamsi VIPoma izeneko tumorea diagnostikatu zioten 2018an, eta, tratamenduaren ondoren, Pankreako Minbiziaren Erresuma Batuko enbaxadore bihurtu zen.[5]

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Olivia Williams» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-01 data duen 1178112147 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Gilbert, Gerard. (15 November 2009). «Olivia Williams: 'I just do what I'm told'» The Independent (London).
  2. Costa, Maddy. (9 January 2008). «Maddy Costa talks to actor Olivia Williams» The Guardian (London).
  3. Hoggard, Liz. (13 April 2003). «How we met? Olivia Williams & Susanna Paisley» The Independent on Sunday (republished on LookSmart).
  4. Ojumu, Akin. (4 July 1999). «Everyone's talking about... Olivia Williams» The Observer (London).
  5. «Olivia Williams becomes Pancreatic Cancer UK ambassador» Pancreatic Cancer UK 6 November 2019.

Kanpo estekak

aldatu