Guillermo Roa
Guillermo Roa Zubia (Donostia, 1968) kimikako doktorea zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea da. Euskadi Irratian 1995etik ematen duten Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren ahotsa eta arduradun nagusia da 2005etik.[1] Euskal Telebistako Teknopolis saioan marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak egiten ditu. Elhuyar Fundazioak sustatzen ditu programa horiek.[2]
Guillermo Roa | |
---|---|
Guillermo Roa 2019an (arg: Berria) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1968 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Fernando Cossio |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-dibulgatzailea, irrati-esataria, kimikaria eta marrazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Elhuyar Fundazioa Euskadi Irratia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kimika ikasi ondoren 1999an doktorego-tesia egin zuen zetena eta isozianatoen egituraz eta erreaktibotasunaz Jesus Maria Ugalde eta Fernando Cossio-ren zuzendaritzapean.[3][4]Ondoren Elhuyar aldizkarian dibulgazio-artikuluak idazten aritu zen lau urtez. 200 baino gehiago dira Inguma datu basean dauden bere artikuluak.[5] Geroago Elhuyarren eta EITBren eskutik Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolis telebista-saioan aritu zen, Oier Araolaza utzi zuenean Roa Nagore Rementeriarekin hasi zen.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (htm) Norteko Ferrokarrilla - Lehen programak. (Noiz kontsultatua: 2017 - 11 -07).
- ↑ Lartzanguren, Edu. «'Teknopolis' saioak 20. urteurrena ospatuko du ETBko sasoi berrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ Roa Zubia, Guillermo. «Zetenen eta isozianatoen egitura eta erreaktibitatearen ikerketa teorikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Roa, Guillermo. (1999). «ESTUDIO TEORICO DE LA ESTRUCTURA Y REACTIVIDAD DE CETENAS E ISOCIANATOS.» www.educacion.gob.es Teseo, tesis doctorales (EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
- ↑ «Guillermo Roa Zubia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2019-10-04). «Guillermo Roa. Zientzia dibulgatzailea: «Hobeto kontatzen nuen ikertu baino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).