John Connolly (Dublin, 1968ko maiatzaren 31) idazle irlandarra ezaguna argitaratu dituen polizia eleberriei esker. Bere liburuetan argumentu poliziakoak beldurrezko literaturaren elementuekin nahasten dira. Bere lan ezagunenak Charlie Parker detektibearenak dira.

John Connolly

(2017)
Bizitza
JaiotzaDublin1968ko maiatzaren 31 (55 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaDublin City University
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Genero artistikoanobela beltza
fantasia

johnconnollybooks.com eta johnconnollybooks.com
IMDB: nm2391938 Musicbrainz: ed6bd2d5-99a6-4735-a156-52b631ef4334 Discogs: 4676846 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lanaldi osoko eleberrigile bihurtu aurretik, Connolly kazetari, taberna zerbitzari, tokiko gobernuko funtzionario eta Harrodseko saltzaile lanetan aritu zen. Dublingo Trinity Collegen ingelesez lizentziatu zen eta Dublingo Unibertsitatean Kazetaritzan master bat lortu zuen. Ondoren, bost urte eman zituen The Irish Times egunkarian, freelance gisa lanean. Laster nekatu egin zen lanbideaz, eta fikzioa idazten jarraitzea erabaki zuen. Hala ere, aldian-aldian artikuluak argitaratzen jarraitzen du, horien artean beste idazle batzuei egindako elkarrizketak.

Connollyren lehen liburua, All That Dies, oso harrera ona izan zuen. Lehen nobela onenaren Bram Stoker sarirako hautagaia izan zen, eta 2000ko detektibe eleberri onenaren Shamus saria irabazi zuen. Estreinaldi honetan, Connollyk Charlie Parker antiheroia aurkeztu zuen jada, bere emaztearen eta alabaren hiltzailea aurkitzearekin obsesionatutako polizia ohia. Lan hori Parker protagonista duela hogei liburu dituen serie baten hasiera izan zen. Aldi berean, krimen eleberriak ez diren beste arlo batzuetara ere aritu da, beldurrezko istorio sorta argitaratu du, baita Ingalaterran Bigarren Mundu Gerran zehar mutil gazte batek ikasitako prozesuari buruzko eleberria ere.

Liburuetan oinarritutako filmak aldatu

2010ean, Luis Berdejo zuzendari espainiarrak, Kevin Costner eta Ivana Baquero aktoreekin, The New Daughter filma estreinatu zuen, partzialki Connollyren istorio batean oinarrituta. Connolly kolaboratzen ari da ere bai bere beste ipuin baten zinemarako moldaketan, El Erlking.

Estiloa aldatu

Bere eleberrietan fantasiak garrantzi handia du baina modu neurtu batez. Connollyk honakoa dio: “Badakit honekin kritikariak asko molestatzen direla. Oreka mantendu behar dut. Arriskutsua litzateke errudunak mamuak balira izatea. Eraikinak, kaleak, hiriak deskribatzen ditut modu errealistaz, naturaz gaindikoa sartzea harrigarria izan dadin, eguneroko eta oso sinesgarria den mundu batean gertatzen delako»[1]

Obra aldatu

Charlie Parker saila aldatu

  1. Every Dead Thing (1999)
  2. Dark Hollow (2000)
  3. The Killing Kind (2001)
  4. The White Road (2002)
  5. The Reflecting Eye (2004)
  6. The Black Angel (2005)
  7. The Unquiet (2007)
  8. The Reapers (2008)
  9. The Lovers (2009)
  10. The Whisperers (2010)
  11. The Burning Soul (2011)
  12. The Wrath of Angels (2012)
  13. The Wolf in Winter (2014)
  14. A Song of Shadows (2015)
  15. A Time of Torment (2016)
  16. A Game of Ghosts (2017)
  17. The Woman in the Woods (2018)
  18. A Book of Bones (2019)
  19. The Dirty South (2020)
  20. The Nameless Ones (2021)
  21. The Furies (2022)
  22. Parker : A Miscellany (2016)[2]

Samuel Johnson saila aldatu

  1. The Gates (2009)
  2. The Infernals (2011)
  3. The Creeps (2013)

The Chronicles of the Invaders trilogia aldatu

  1. Conquest (2013)
  2. Empire (2015)
  3. Dominion (2016)

Beste eleberriak aldatu

  • Bad Men (2003)
  • The Book of Lost Things (2006)
  • He: A Novel (2017)

Narrazio laburren bildumak aldatu

  • Nocturnes (2004)
  • Night Music: Nocturnes 2 (2015)

Ez-fikzioa aldatu

  • Connolly, John (Editorea) & Burke, Declan (Editorea) (2012). Books to Die For. Hodder & Stoughton.
  • Connolly, John (2018). Horror Express. PS Publishing.

Erreferentziak aldatu

  1. Rosa Mora. John Connolly: "La culpa es como la salsa picante", El País, 2010/02/03.[1]
  2. [2]

Kanpo estekak aldatu