Jillian Noel Hennessy (Edmonton, Alberta, 1968ko azaroaren 25a) Kanadako aktorea eta abeslaria da. Law & Order telesailean Claire Kincaid fiskala eta Crossing Jordan telesailean Jordan Cavanaugh doktorea izateagatik da ezaguna.

Jill Hennessy

Bizitza
JaiotzaEdmonton1968ko azaroaren 25a (55 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Ezkontidea(k)Paolo Mastropietro  (2000ko urriaren 1a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGrand River Collegiate Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kale-artista, abeslaria, film-zuzendaria, telebista-aktorea, egile abeslaria, zinema aktorea eta musikaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

jillhennessy.com
IMDB: nm0005007 Allocine: 33402 Allmovie: p31783 TV.com: people/jill-hennessy IBDB: 75991
Twitter: JillHennessy MySpace: jillhennessy Youtube: UCPKOQQxSvTMVrWBUiklu67A Last fm: Jill+Hennessy Musicbrainz: 89874146-57c1-47cb-a411-70169c941822 Songkick: 2358806 Discogs: 3221261 Allmusic: mn0001516536 Edit the value on Wikidata
Jill Hennessyren izarra Kanadako ospearen pasealekuan.

Biografia aldatu

Jill Hennessy Edmontonen jaio zen baina 1982an amak familia utzi zuenetik Eleanor amonak hazi zituen bera, ahizpa bikia eta anaia Kitchener hirian, Ontarion[1]. Aitaren aldetik arbaso irlandar, frantziar, suediar eta italiarrak ditu eta amaren aldetik ukrainako romaniak eta austriarrak. Honi esker hizkuntza ugaritan mintzatzen da; ingelesez, italieraz, frantsesez, gazteleraz eta alemanez hain zuzen ere.

Gaztetan Torontoko Queen street eta metroan gitarra jotzen aritu izan zen[2]. Jill eta Jacqueline ahizpa bikiek 1988an Dead Ringers filmean egin zuten debuta. Aktore izateko helburuaz New yorkera joatea erabaki zuen. Hor ere parke eta kaleetan gitarra jotzen aritu zen dirua lortzeko[2] eta azkenik 1993an RoboCop 3 filmean agertu zen. The X-Files telesailean Dana Scully-ren papera betetzeko zorian egon zen eta lortu ez bazuen ere[2] urte berean Law & Order telesailerako Claire Kincaid fiskalaren papera betetzeko aukeratua izan zen. Hiru denboralditan 68 ataletan agertu zen eta ezagun egin zen. 2000an The Acting Class filmea idatzi, ekoiztu eta zuzendu (Elizabeth Holderrekin batera) zuen eta ahizpa bikiarekin protagonizatu zuen. Filme independente honek aktore ikasgela disfuntzional bat zuen oinarri[3]. Law & Order telesaileko aktore ugarik egin zuten kameoa. 2001ean Jackie, Ethel, Joan: The Women of Camelot telefilmean Jackie Kennedyren papera bete zuen[4].

2001ean Crossing Jordan telesaileko protagonista izateko aukeratua izan zen. Jordan Cavanaugh doktorearen rola bete zuen zazpi denboralditan zehar[5] eta Gracie Allen Award saria irabazi zuen telesailetako emakumezko protagonista sailean. Las Vegas telesailean pertsonai bera izan zen hiru ataletan zehar. 2009an Ghost in My Head diskoa kaleratu zuen[6] eta Indigo Girls taldearekin ere kantatu zuen kontzertu batean[7].

Azken urteetan hainbat telesail eta filmenak paper politak izan ditu.

Bizitza pertsonala aldatu

2000 urtean Paolo Mastropietrorekin ezkondu zen eta 2001ean berriz ezkondu ziren New Yorkeko udaletxean Rudy Giuliani alkatearen eskutik. Bi seme dituzte, Marco (2003an jaioa) eta Gianni (2007koa).

Mollycuddle indie-pop taldeak "The Ballad of Jill Hennessy" abestia idatzi zuen aktorearen omenez eta beraiekin jotzera gonbidatu zuten. Horretaz gain 2007an Toronton dagoen Kanadako ospearen pasealekuan izarra jaso zuen[2].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia
1988 Dead Ringers Mimsy
1993 RoboCop 3 Dr. Marie Lazarus
1993 Trip nach Tunis Kathryn Darby
1994 The Paper Deanne White
1996 I Shot Andy Warhol Laura
1996 Kiss & Tell Angela Pierce
1997 A Smile Like Yours Lindsay Hamilton
1997 Most Wanted Dr. Victoria Constantini
1998 Weekend Getaway Lily Laburmetraia
1998 Dead Broke Kate
1999 The Florentine Brenda
1999 Row Your Boat Patti
1999 Two Ninas Mike tabernaria
1999 Chutney Popcorn Lisa
1999 Molly Susan Brookes
1999 Komodo Victoria
2000 The Acting Class Amanda Smythe / Jill / Anonimoa
2000 Autumn in New York Lynn McCale
2001 Exit Wounds Annette Mulcahy
2002 Pipe Dream Marina Peck
2007 Wild Hogs Kelly Madsen
2007 Game of Life Brenda
2008 Lymelife Brenda Bartlett
2010 Small Town Murder Songs Rita
2011 Roadie Nikki Stevens
2012 Dawn Rider Alice
2013 If I Had Wings Sandy Taylor
2017 Don't Sleep Cindy Bradford
2019 Crypto Robin Whiting
2019 Standing Up, Falling Down Vanessa

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1987 Not My Department Makilatzaile bikia Atal bakarra
1988 War of the Worlds Patty Atal bakarra
1989 The Hitchhiker Marla / Elisabeth 2 atal
1989–90 Friday the 13th: The Series Hainbat 4 atal
1990 C.B.C.'s Magic Hour Hooker Episode: "The Prom"
1990 War of the Worlds Scott Atal bakarra
1990 Counterstrike Lex Atal bakarra
1992 Flying Blind Lauren Benjamin Atal bakarra
1993–96 Law & Order Claire Kincaid 68 atal
1996 Homicide: Life on the Street Claire Kincaid Atal bakarra
2000 Nuremberg Elsie Douglas Telefilmea
2001 Jackie, Ethel, Joan: The Women of Camelot Jackie Kennedy Telefilmea
2001–07 Crossing Jordan Dr. Jordan Cavanaugh 115 atal
2004–06 Las Vegas Dr. Jordan Cavanaugh 3 atal
2011–12 Luck Jo 9 atal
2012 Sunshine Sketches of a Little Town Agnes Leacock Telefilmea
2013 Jo Sister Karyn 8 atal
2014 The Good Wife Rayna Hecht 2 atal
2015 Madam Secretary Jane Fellows 15 atal
2017 Shots Fired Alicia Carr 10 atal
2017 The Blacklist Margot Rochet Atal bakarra
2018 Crawford Cynthia 12 atal
2018 Yellowstone Senator Huntington Atal bakarra
2018 Bull Ellen 2 atal
2019 City on a Hill Jenny Rohr 10 atal

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hellomagazine.com. «Jill Hennessy. Biography, news, photos and videos» hellomagazine.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  2. a b c d «Jill Hennessy | The Canadian Encyclopedia» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  3. The Acting Class. (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  4. (Gaztelaniaz) SensaCine. Jackie, Ethel, Joan: The Women of Camelot. (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  5. (Gaztelaniaz) Crossing Jordan (Serie de TV) (2001). (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  6. (Ingelesez) «Jill Hennessy - Ghost In My Head» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  7. «NPR Choice page» choice.npr.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).

Kanpo estekak aldatu