Nadia Calviño

Nadia María Calviño Santamaría (Coruña, 1968ko urriaren 3a) Espainiako ekonomista eta Europako Batzordeko goi funtzionarioa da. 2020tik aurrera Espainiako Gobernuko Hirugarren Presidenteordea da eta Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko ministroa, Pedro Sánchez presidentearekin. 2018ko ekainean Espainiako Ekonomia eta Enpresa ministro izendatu zuten Sánchezen 1. gobernuan.[1]

Nadia Calviño
P060532-212723.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Gobernuaren lehen presidenteordea

2020ko urtarrilaren 13a -
Escudo de España (mazonado).svg
Ekonomia eta Enpresa ministroa

2018ko ekainaren 7a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNadia María Calviño Santamaría
JaiotzaCoruña1968ko urriaren 3a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJosé María Calviño
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea 1991) Bachelor in Economics (en) Itzuli
UNED 2001) Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria eta international forum participant (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Europako Batzordea  (2006 -  2018)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Twitter: nadiacalvino Edit the value on Wikidata

Calviño Europako Batzordeko Aurrekontuen Zuzendari Nagusia (DG BUDG) izan zen 2014tik 2018ra.[2]

BiografiaAldatu

Nadia María Calviño Santamaría Coruñan (Galizia) jaio zen 1968ko urriaren 3an. José María Calviño Radiotelevisión Españolako (RTVEko) zuzendari nagusi ohiaren alaba da. 1991n Ekonomian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta 2001ean Zuzenbidean Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNEDen).

Espainiako Ekonomia Ministerioan lanean hamar urte baino gehiago eman eta gero, Europako Batzordera pasatu zen 2006an. Han, Konkurrentziako Zuzendaritzako zuzendari nagusi laguntzailea (DG COMP) eta Barne Merkatuko zuzendari nagusi laguntzailea (DG MARKT) izan zen, baita Finantza Zerbitzuen Departamentuko zuzendari nagusi laguntzailea ere. 2014az geroztik, Aurrekontuen zuzendari nagusia izan zen, Günther Oettinger Europako komisario alemanaren agindupean.[3] Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle ere izan zen.[4]

Espainiako Gobernuan, 2018ko ekainaren 1eko mozioaren ondoren, Pedro Sánchezek bere gobernu berriko kide aukeratu zuen Calviño. Hala, ekainaren 7an, Ekonomia eta Enpresa ministro kargua hartu zuen. Sánchezen bigarren gobernua eratu zenean, Calviño Gobernuko presidenteorde izatera igaro zen, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa izenekoaren buru da.

ErreferentziakAldatu

  1. Telebista, Euskal Irrati. «Nadia Calviño, Pedro Sanchezen Gobernuko Ekonomia ministroa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
  2. (Ingelesez) «Director-General Nadia Calviño» Comisión Europea - European Commission (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Nadia Calviño: "La Comisión Europea no quiere recortes drásticos en los fondos regionales"» El Español 2018-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
  4. «Universidad Complutense de Madrid» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).

Kanpo estekakAldatu