Sandra Ortega Mera (Coruña, 1968ko uztailaren 19a) coruñar psikologoa, enpresaburua eta filantropoa da. Espainiako bigarren pertsonarik aberatsena da, Amancio Ortega Gaona aitaren atzetik.[1]

Sandra Ortega Mera
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Ortega Mera
JaiotzaCoruña1968ko uztailaren 19a (56 urte)
Herrialdea Galizia
BizilekuaCoruña
Familia
AitaAmancio Ortega
AmaRosalía Mera
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Biografia

aldatu

Sandra Ortega Meraren gurasoak Inditex enpresaren sortzaileak izan ziren, Amancio Ortega Gaona munduko pertsonarik aberatsenetakoa eta Rosalía Mera Goyenechea lehen emaztea,[2] Forbes aldizkariaren arabera Espainiako emakumerik aberatsena eta munduko 66. boteretsuena.[3] Psikologian lizentziaduna da, Santiago de Compostelako Unibertsitatean.

Ibilbidea

aldatu
 
Paideia Galiza Fundazioa
 
Zara Istanbulen

Ama, Rosalía Mera, 2013. urtean hil ondoren, Inditexen %7ko parte-hartzea jaso zuen, bere neba Marcos garun-paralisiarekin jaio baitzen, eta 7300 milioi dolarreko ondare garbia zuen Espainiako emakumerik aberatsena bihurtu zen.[4] Rosp Corunna enpresa-taldeak 105 eta 89,6 milioi euroko irabaziak izan zituen, hurrenez hurren, 2015 eta 2016 urteetan.[5]

Sandra Ortega amaren bideari jarraituta, Coruñan dagoen irabazi-asmorik gabeko Paideia Galiza Fundazioko presidentea da. Erakunde horrek pertsona ezinduak gizarteratzen laguntzen du, gazteentzako lan-aukerak sustatzen ditu eta enpresa- eta kultura-ekimenak sustatzen ditu.[6] Paideia Galiza Fundazioak Coruñan desgaitasuna duten pertsonei integrazio-aukerak emateko ere sortu zen.[7]

Bizitza pertsonala

aldatu

Gaztetatik senargai izan duen Pablo Gómezekin, Inditex taldeko zuzendaritza-kargu bat du enarekin, ezkonduta dago. Harekin hiru seme-alaba izan ditu, Martiño, Antia eta Uxía. Coruñako Oleiros herrian bizi da,Galizian.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Pereiro, Xosé Manuel. (2013-08-23). «Sandra Ortega: Una heredera multimillonaria que conduce un utilitario» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  2. (Gaztelaniaz) Pereiro, Xosé Manuel. (2013-08-15). «La mujer que tejió un imperio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  3. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «EL PAÍS Edición América: el periódico global» El País América (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  4. Estas son las 10 mujeres más ricas de España. ISSN https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/7971289/11/16/Estas-son-las-10-mujeres-mas-ricas-de-Espana.html..
  5. (Gaztelaniaz) «La sociedad de Sandra Ortega gana 90 millones y aumenta su cartera inmobiliaria internacional» La Voz de Galicia 2017-08-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  6. Web de la Fundación Paideia Galiza. .
  7. «Sandra Ortega, la misma política financiera que... su padre» El Mundo.
  8. Las cuentas de Sandra Ortega: 'pelotazo' en España, pérdidas en EEUU

Kanpo estekak

aldatu