Jean Paulhan

idazle frantziarra

Jean Paulhan (Nîmes, Frantzia, 1884ko abenduaren 2a - Boissise-la-Bertrand, Sena eta Marne, Frantzia, 1968ko urriaren 9a) frantsesezko idazlea izan zen. Saiakerak eta ipuinak idatzi zituen.

Jean Paulhan

seat 6 of the Académie française (en) Itzuli

1963ko urtarrilaren 24a - 1968ko urriaren 9a
Q65480081 Itzuli

1935 - 1941
Bizitza
JaiotzaNimes1884ko abenduaren 2a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1968ko urriaren 9a (83 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Familia
AitaFrédéric Paulhan
Ezkontidea(k)Germaine Paulhan (en) Itzuli  1968)
Anne Desclos Aury
Sala Paulhan (en) Itzuli  (1911 -  1930(e)ko hamarkada)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargitaratzailea, idazlea, literatura-kritikaria, kazetaria, iritzi-kazetaria eta editorea
Lantokia(k)Frantzia
Enplegatzailea(k)Éditions Gallimard
La Nouvelle Revue française (en) Itzuli  (1920 -  1968)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Izengoitia(k)Jean Guérin, Maast, Just eta Lomagne
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Biografia

aldatu

1925-1940 urte-bitartean, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta 1953an zuzendaria izan zen berriro, M. Arlandekin. Les Lettres françaises (1941), Cahiers de la Pléiade, eta Editions de Minuit sortu zituen.

Hizkuntzaren ñabardura psikologikoak eta subkontzientearen alderdiak azpimarratzen zituzten ipuin batzuk idatzi ondoren, kontaketak utzi eta alderdi kritiko eta teorikotik heldu zion gaiari. Saiakera ezagunena Les Fleurs de Tarbes (1931, Tarbesko loreak) da, eta ondoren beste liburu eta idatzi batzuk argitaratu zituen, aipagarrienak: Clef de la poésie (1944, Pesiaren giltza); F.F. ou le critique (1945, F.F. edo kritikoa); Braque le patron (1946, Braque nagusia); Le marquis de Sade eta son complice (1951, Sadeko markesa eta bere konplizea); eta L´art informel (1962, Arte informala).

1963an, Frantses Akademiako kide izendatu zuen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Paulhan