Ireki menu nagusia

Chris Gueffroy (Pasewalk, Ekialdeko Alemania, 1968ko ekainaren 21a - Berlingo harresia, Alemania, 1989ko otsailaren 6a) Berlingo Harresia zeharkatzen ari zela hil zen azken pertsona izan zen.

Chris Gueffroy
Window chrisgueffroy.jpg
Bizitza
Jaiotza Pasewalk Itzuli1968ko ekainaren  21a
Herrialdea  Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Heriotza Ekialdeko Berlin1989ko otsailaren  6a (20 urte)
Hobiratze lekua Baumschulenweg Itzuli
Heriotza modua : tiroketa
Jarduerak
Jarduerak zerbitzaria

BiografiaAldatu

1989ko otsailaren 5ean, Ekialdeko Berlinen, Chris Gueffroy eta Christian Gaudian hogei urte inguruko gazteak Britzeko kanalerantz abiatu ziren isilka. Munduko mugarik zainduenetakoa pasa nahi zuten, Altzairuzko Oihala deiturikoa, soldaduskatik libratzearren[1].

Iturri onetik jakin zuten Mendebalderako bidea hartu nahi dutenei tirorik ez egiteko agindua jaso zutela AEDko tropek, eta hala, zurrumurrua egia zelakoan, hiru metroko harresian gora egin zuten bi lagunek. Metalezko hesira heldu zirelarik, garrasika hasi ziren sirenak, argi-fokuak piztu ziren, soldaduek armak altxa eta su egin zuten. Bi lagunek harresia pasatzen laguntzen zioten aritu ziren elkarri. Bala batek bihotza jo zion Gueffroyri. Gaudian larriki zaurituta eraman zuten poliziek, atxilo[1].

Berlingo Harresiaren azken biktima izan zen Chris Gueffroy. Ezin argi jakin, ordea, zenbatgarrena izan zen. 25 urte igaro izanagatik ere, erabat zehaztu gabe dago oraindik 1.400 kilometrokoko harresiaren aitzakian bizitza galdu zuten biktimen kopurua, Stasik metodo latzak baliatu baitzituen heriotzak ezkutatzeko eta familiak isilarazteko[1].

Gueffroy hil eta bederatzi hilabete geroago, 1989ko azaroaren 9an, Berlingo Harresia bota zuten[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Garbine Ubeda Goikoetxea, «Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi», Argia, otsailak 7, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chris Gueffroy