Pitirim Sorokin
Pitirim Aleksandrovitx Sorokin[1] (errusieraz: Питири́м Алекса́ндрович Соро́кин; Turia, Komi, Errusia, 1889ko otsailaren 4agreg./urtarrilaren 21ajul. - Winchester, AEB, 1968ko otsailaren 10a) jatorri errusiarreko Estatu Batuetako soziologoa izan zen.
Pitirim Sorokin | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1917) | |||||
1965 - 1965
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Turya (en) , 1889ko urtarrilaren 23a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Ameriketako Estatu Batuak (1930 - | ||||
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Heriotza | Winchester, 1968ko otsailaren 10a (79 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Robert King Merton | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | soziologoa, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta idazlea | ||||
Enplegatzailea(k) | Minnesotako Unibertsitatea (1924 - 1940) Harvard Unibertsitatea (1940 - 1959) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||
Mugimendua | Mendebaldeko filosofia |
Bizitza
aldatuKerenskiren gobernuko kidea eta Petrogradoko Unibertsitateko irakaslea izan zen. Boltxebismoaren kontra aritzeagatik, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen (1923); Harvardeko Soziologiako saila sortu, eta Nazioarteko Soziologia Institutuko irakaslea izan zen.
Jokabidearen soziologiaz arduratu zen, metodo konparatiboa eta estatistikoa erabili zituen, eta egitura eta dinamika aztertu zituen. Haren teoriaren oinarriak hauek dira: bi sistema soziokultural nagusiren bereizketa, sistema zentzuzko edo bidezkoaren (enpirikoa, natura-zientziekin lotua) eta idealistaren (mistikoa, fedearekin lotua) bereizketa, alegia; eta bi sistema horiek historian zehar eratu dituzten zikloak. Lan nagusiak: Social and Cultural Dynamics (1937-1941); Man and Society in Calamity (1942); Altruistic Love (1950).
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitirim Sorokin |