Ireki menu nagusia

Miriam Okariz (Bilbo, 1968ko abenduaren 6a) euskal moda diseinatzailea da. 1990. urtean Bilboko Lanca Nazioarteko Eskolan Moda Diseinuko titulua lortu zuen eta bi urte geroago Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan graduatu zen, teknika grafikoen espezialitatean hain zuzen.

Miriam Okariz
Bizitza
Jaiotza Bilbo1968ko abenduaren  6a (50 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak moda-diseinatzailea

1991tik 1993ra hainbat moda lehiaketetako lehenengo saria irabazi zuen. 1993. urtean jantzi-marrazkien diseinuko lehenengo saria irabazi zuen. 1993tik 1998ra diseinatzaile bezala lan egiteaz gain Lanca Eskolako Diseinu eta Moda irakaslea izan zen. 1994an, Miriamek “Monge-Ocáriz” izeneko denda ireki zuen bere adiskide batekin. 1996. urtean Miriamek bere lehenengo bilduma aurkeztu zuen Bartzelonako Gaudí pasarelan. Harrezkero Espainiako eta nazioarteko azoka eta pasareletan parte hartu du. 1998 eta 1999 urteen artean, Javier Barroeta euskal diseinatzailearekin aritu zen elkarlanean.

2002ko otsailean, Madrilgo Cibeles pasarelan, diseinatzaile gazte hoberenarentzako “L’Oreal Paris” saria irabazi zuen.

Kanpo estekakAldatu