Adalgisa Ximenes

politikari timortarra

Adalgisa Maria Soares Ximenes (Dili, 1968ko martxoaren 13a) timortar diplomazialaria eta politikari ohia da.

Adalgisa Ximenes

Member of the National Parliament of East Timor (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaDili1968ko martxoaren 13a (56 urte)
Herrialdea Ekialdeko Timor
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFretilin

Bizitza aldatu

Dilin jaio zen eta Viquequen egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak. Malangeko (Indonesia) Brawijaya unibertsitatean lizentziatu zen eta Ekialdeko Timorko Unibertsitate Nazionalean graduondoko ikasketak egin zituen. 2001ean Ekialdeko Timorko parlamentura hautatu zuten Fretilin alderdiko kide gisa, eta 2007ra arte egon zen karguan. Parlamenturako hautatua izan aurretik, CARE International erakuneko administratzaile eta, ondoren, proiektuko arduradun gisa aritu zen. Diputatu izan zen bitartean, Osasun eta Lan Batzorde Iraunkorreko presidente izan zen[1].

2009tik 2010era, Ekialdeko Timorko Haurren Eskubideen Batzorde Nazionaleko buru izan zen[2].

2016an, Ekialdeko Timorko enbaxadore izendatu zuten Hego Korean[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Constituent Assembly winners names and parties» Back Door Newsletter on East Timor (Noiz kontsultatua: 2017-05-09).
  2. (Ingelesez) «Timor-Leste establishes National Commission for Children» UNICEF 2009-09-29 (Noiz kontsultatua: 2017-05-09).
  3. (Ingelesez) «Park formally appoints new ambassador to Japan» The Korea Times 2016-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Ekialdeko Timorko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.