Margarita Nelken

Margarita Nelken Mansberger María Teresa Lea Nelken y Mansberger moduan jaioa [1](Madrid 1894ko uztailaren 5aMexiko DF 1968ko martxoaren 8a)[2] inmigrante judu-alemanen alaba, pintorea, idazlea, feminista eta literatura eta arte-kritikako artikuluen egilea izan zen.[3] Aldi berean hizkuntza asko zekizkienː frantsesa, gaztelera, ingelesa eta alemana. PSOEn militatu zuen, eta diputatu hautatu zuten 1931n, 1933an eta 1936an.[4]

Margarita Nelken
Margarita Nelken, en Mundo Gráfico.jpg
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Badajoz (en) Itzuli
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 30a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Badajoz (en) Itzuli
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko urriaren 10a - 1933ko urriaren 9a
Juan Morán Bayo (en) Itzuli
Barrutia: Badajoz (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Margarita María Teresa Lea Nelken y Mansberger
Jaiotza Madril1894ko uztailaren 5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Mexiko Hiria eta Mexiko1968ko martxoaren 8a (73 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, arte-kritikaria, politikaria eta itzultzailea
Lantokia(k) Madril
Kidetza Lyceum Club Femenino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Spanish Communist Party (en) Itzuli
Espainiako Alderdi Komunista

1934ko Asturiaseko Urriko Iraultzan parte hartzeagatik salatua, espetxeratua izatera kondenatu zuten, baina Parisera ihes egin zuen. Bueltatu zenean, Largo Caballeroren politika ildoarekin desadostasunean egon eta gero Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen.[5]

Emakumeen sufragismoaren aurkako iritzia zuen, emakumeek alderdi eskuindarren alde bozkatuko zutela uste baitzuen.[6]


Parte-hartze handia izan zuen Espainiako Gerra Zibilaren azken hilabeteetan. Frantziara ihes egin zuen, eta gero, Mexikora erbesteratu zen.[7]

LanakAldatu

  • La condición social de la mujer en España. Su estado actual: su posible desarrollo (1919)
  • La trampa del arenal, eleberria (1923)
  • Maternología y puericultura (1926)
  • En torno a nosotras (1927)
  • Las escritoras españolas (1930)
  • La mujer ante las Cortes Constituyentes (1931)
  • Por qué hicimos la revolución (1936)
  • Tres tipos de Virgen: Angélico, Rafael, Alonso Cano (1942)
  • Las torres del Kremlin (1943)
  • Primer frente (1944)
  • Carlos Orozco Romero (1959)
  • Ignacio Asúnsolo (1962)
  • El expresionismo mexicano (1965).

AitorpenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Preston, Paul. (2002). Doves of war. Four women of Spain. Harper Collins. London. p. 301
  2. (Gaztelaniaz) «Margarita Nelken» www.culturaydeporte.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
  3. ISBN https://www.elsaltodiario.com/feminismos/margarita-nelken-volcan-rojo-violeta-huelga-feminista-extremadura.
  4. (Gaztelaniaz) Extremadura, El Periódico. «Margarita Nelken, la primera diputada» El Periódico Extremadura . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
  5. (Gaztelaniaz) «Les presento a Margarita Nelken» Entreletras . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
  6. (Gaztelaniaz) Maroñas, Por Remedios. (2019-06-12). «Victoria Kent y Margarita Nelken se opusieron al sufragio femenino: estas fueron sus razones» Newtral . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
  7. (Gaztelaniaz) ¿Quién fue Margarita Nelken? | Tribuna Feminista. 2016-07-02 . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.

Kanpo estekakAldatu

  • Margarita Nelken Real Academia de la Historia
    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Nelken