Christopher "Chris" Boardman (Huylken, Ingalaterra, 1968ko abuztuaren 26a) britainiar txirrindulari ohia da.

Chris Boardman

Bizitza
JaiotzaHoylake (en) Itzuli1968ko abuztuaren 26a (55 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaHilbre High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia, txirrindularia eta ingeniaria
Jasotako sariak

1986. urteko Commonwealtheko Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen eta 1988. urteko Seulgo Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. Bartzelonako jokoetan urrezko domina irabazi zuen jazarpen-proban, diseinu iraultzaileko bizikleta batekin. Hortik aurrera, erlojuaren kontrako probetan nabarmendu zen. Hainbat domina irabazi zituen Munduko Txapelketetan (urrea 1994, zilarra 1996, brontzea 1997 eta 1999). Birritan hautsi zuen orduko errekorra (1993 eta 1996), hirutan irabazi zuen Frantziako Tourreko aitzin-etapa (1994, 1997 eta 1998) eta bi garaipen lortu zituen Eddy Merckx Sari Nagusian.

2000.urteko irailaren 8an, UCIk bizikleta konbentzionalekin lortutako orduko errekorrak soilik onartu zuen , hori dela eta Eddy Merckxena onartu zuen (49,431 km, Mexikon lortua 1972an). Errekuperatu nahian, Boardmanek bizikleta normal batekin lortu zuen 49,441 km burutu zituen 2000.urteko urriko 27an, Manchesterreko belodromoan. Arrakasta horren ondoren, erretiro iragarri zuen. Bere markak 2005. urteko uztailaren 19ra arte iraun zuen, Ondrej Sosenka txekiarrak gainditu zuenean (49,700 km).

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1994 1995 1996 1997 1998 1999
  Italiako Giroa
  Frantziako Tourra UT UT 39 UT UT 119
  Espainiako Vuelta UT UT
  Munduko Erlojupeko Tx 1 2 3 3
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chris Boardman  
  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.