Iñaki Urdangarin
Iñaki Urdangarin Liebaert (Zumarraga, Gipuzkoa, 1968ko urtarrilaren 15a) eskubaloi jokalari profesional ohia da, eta Cristina Borboikoaren senarra. Diru publikoa legez kanpo bereganatzeaz auzipetua eta kondenatua, 2018ko ekainaren 18an espetxeratu zuten, beretzat bakarrik prestatu eta berritutako modulu batean, Brievako (Avila) espetxean.[1][2]
Iñaki Urdangarin | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2010) | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Iñaki Urdangarin Liebaert | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Zumarraga, 1968ko urtarrilaren 15a (56 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Gasteiz | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Aita | Juan Maria Urdangarin | ||||||||||||||||||||||
Ama | Claire Françoise Liebaert Courtain | ||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Cristina Borboikoa (1997ko urriaren 4a - 2023ko abendua) | ||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Esade ESADE Business School (en) Col·legi Casp - Sagrat Cor de Jesús (en) | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria eta presoa | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko erasotzailea | ||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak |
Bizitza
aldatuAtal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Arbasoa du Balentin Berriotxoa, Bizkaiko patroia. Aita Juan Maria Urdangarin Berriotxoa (1932-2012), euskalduna, Vital Kutxaren presidente ohia, eta ama Claire Liebaert Courtain belgikarra ditu. Bere aitaren aldeko familiako gehienak Gasteizen bizi dira. Hala ere, bere haurtzaro eta gaztaroaren zatirik handiena Bartzelonan eman du Iñakik. Hantxe ESADEn ikasi zuen.
1997an, Joan Karlos I.a Espainiakoaren alaba Cristina Borboikoa ezkondu zuen Bartzelonan. Hori zela eta, Palmako duke eta dukesa titulua eman zieten ezkonberriei.
Urdangarin afera
aldatu2011ko azaroan, ustelkeria zela eta auzipetu zuten, diru publikoa legez kanpo bereganatzea leporatuta.
Eskubaloiko palmaresa
aldatu- Nazioarteko tituluak:
- Espainiako tituluak:
- Kataluniako tituluak:
- 11 Lliga Catalana d'handbol: 11
Espainiako selekzioa
aldatuBere 154 partidutan honako txapelketan hartu zuen parte:
- 1992ko Olinpiar Jokoak: 5.a.
- 1996ko Olinpiar Jokoak: 3.a.
- 2000ko Olinpiar Jokoak: 3.a.
- 1989ko Munduko Junior Eskubaloi Txapelketa: 2.a.
- 1993ko Munduko Eskubaloi Txapelketa: 5.a.
- 1997ko Munduko Eskubaloi Txapelketa: 7.a.
- 1999ko Munduko Eskubaloi Txapelketa: 4.a.
- 1994ko Europako Eskubaloi Txapelketa: 5.a.
- 2000ko Europako Eskubaloi Txapelketa: 3.a.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Urdangarin ingresa en la prisión de Brieva» El Periódico 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urdangarin ingresa en una prisión habilitada en exclusiva para él» Iniciativa Debate 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñaki Urdangarin |