Karl Ove Knausgård
Karl Ove Knausgård (Oslo, 1968ko abenduaren 6a) idazle norvegiar garaikidea. Oso ezaguna egin da sei liburukietan argitaratutako bere Min Kamp (Nire borroka) eleberri autobiografikoari esker.
Karl Ove Knausgård | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oslo, 1968ko abenduaren 6a (53 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Linda Boström Knausgård (2007 - 2016) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Bergen (en) ![]() |
Hizkuntzak | norvegiera ingelesa |
Irakaslea(k) | Tomas Espedal (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, autobiografialaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | My Struggle (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Genero artistikoa | fiction literature (en) ![]() memoriak |
![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Haren biografia Min Kamp zikloko liburuen edukia da, alegia, eta horien irakurketak idazlearen irudi zehatza ematen du. Familiarekin Norvegiako leku desberdinetan bizi izan zen: Tromøya, Arendal eta Kristiansand. Aitarekin, alkoholikoa, oso harreman gatazkatsua izan zuen. Literaturan hasteko arazoak izan zituen, tartean bere psikologia konplexuaren ondorioz. Bergengo Idazketa Akademian eta Bergengo Unibertsitatean arte eta literatura ikasi zuen. Garai horretan ere rock talde batean bateria jo zuen. Tonje Aursland-ekin ezkondu zen baina laster dibortziatu ziren. Ondoren Estokolmon, Malmön eta Österlenen (Suedia) bizi izan da. Linda Boström Knausgård idazlearekin 2007an ezkonduta, lau seme-alaba izan ditu. 2016an dibortziatu ziren. 2010ean, bestetik, bere anaiarekin, Yngve Knausgård, eta Asbjørn Jensenekin argitaletxe txiki bat sortu zuen: Pelikanen.[1] Knausgårdek ere Bibliaren norvegierazko bertsioaren aholkularia izan da.
ObraAldatu
Lehen eleberriakAldatu
- Ute av verden (1998)
- En tid for alt (2004)
Min kamp zikloa (2009–2011)Aldatu
Liburuei itzulpenetan izenburu desberdinak jarri dizkiete baino jatorrizko edizioan liburuen zenbakiak bakarrik aipatzen dira. Oso bilduma polemikoa izan da zeren eta bere biografia eta bere barruko hausnarketak eta arazoak zehaztasun guztiekin narratzen baititu. Zikoaren izenburua ere polemikoa izan zen zeren eta Min Kamp Adolf Hitlerren liburuaren izenburua zen (Mein Kampf) eta. Liburu hauei esker Knausgård Marcel Proustekin konparatua izan da.[2]
- Min kamp. Lehen liburua – eleberria (2009). Gaztelaniaz: Aitaren heriotza. Frantesez: Aita baten heriotza
- Min kamp. Bigarren liburua – eleberria (2009). Gaztelaniaz eta frantsesez: Gizon maitemindua
- Min kamp. Hirugarren liburua – eleberria (2009). Gaztelaniaz: Haurtzaroaren uhartea. Frantsesez: Gaztea
- Min kamp. Laugarren liburua – eleberria (2010). Gaztelaniaz: Iluntasunean dantzan. Frantsesez: Munduaren muturrean
- Min kamp. Bosgarren liburua – eleberria (2010). Gaztelaniaz: Euria egin behar du
- Min kamp. Seigarren liburua – eleberria (2011). Gaztelaniaz: Amaiera
Beste lanakAldatu
- Alt som er i himmelen (Med Thomas Wågeström) – argazki-liburua (2012)
- Sjelens Amerika – Saiakerak (2013)
- Nakken (Med Thomas Wågeström) – argazki-liburua (2014)
- Hjemme/Borte (Med Fredrik Ekelund) – brev (2014)
Om høsten – (2015) Om vinteren – (2015) Om våren – (2016) Om sommeren – (2016) Så mye lengsel på en så liten flate – (2017)
Sariak eta izendapenakAldatu
IzendapenakAldatu
- 2004: Iparraldeko Kontseiluaren Literatura Sarirako nominazioa.
SariakAldatu
- 2017: Letren Jerusalem saria
- 1998: Norvegiako Kritika Literarioari saria
- 2009: Brage saria
- 2009: NPK P2 Audientziaren saria
- 2009: Morgenbladeten Urteko Liburuaren saria[3]
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Norvegieraz [bokmål]):Egilearen bibliografia osoa.
- (Ingelesez):The Paris Reviewren elkarrizketa Youtuben.