Bob Beamon

atleta estatubatuarra

Robert Bob Beamon (New York, 1946ko abuztuaren 29) estatubatuar kirolari ohi bat da, luzera jauzian espezializatua. 1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan egin zen ospetsu, 8,90 metroko jauzi batekin, urrea irabazi eta munduko errekorra ezarri baitzuen, aurreko munduko errekorra, 55 zentimetrotan gaindituz. Errekor honek, 22 urte, 10 hilabete eta 22 egun iraun zuen, 1991n, Tokion ospatu zen atletismoko aire libreko mundialean, Mike Powellek, 8,95 metroko jauzi batekin gainditu zuen arte. Munduko txapelketa horretan bertan, Carl Lewisek ere hobetu zuen Bob Beamonen jauzia, 8,91 metroko jauzi batekin, baina baliogabetua izan zen, jauzia, aldeko 2m/sko haizearekin lortu baitzen, eta, beraz, oraindik, munduko bigarren errekorrik hoberena izaten jarraitzen du, baita errekor olinpikoa ere.

Bob Beamon

Bizitza
JaiotzaJamaica (en) Itzuli1946ko abuztuaren 29a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNorth Carolina Agricultural and Technical State University (en) Itzuli
Jamaica High School (en) Itzuli
University of Texas at El Paso (en) Itzuli
Adelphi University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta eta saskibaloi jokalaria
Pisua70 kilogramo
Altuera191 zentimetro

IAAF: 14344992 Olympic.org: bob-beamon Edit the value on Wikidata

Aipagarria da beste jauzi bat izan zela bitartean, hai zuzen ere 1987ko maiatzaren 22an, Beamonen marka mehatxatu zuena. Robert Emmiyan armeniar (artean sobietar) atletak egin zuen, Tsakhadzor hirian, eta Europako errekor berria suertatu zen, 8,86 metroko jauzia egin baitzuen.

Aurreko gizonezkoen luzera jauziko probako txapeldun olinpikoa izan zen Lynn Daviesek, Beamonek proba hautsi zuela esan zuen, eta atletismoko jargoian, ingelesezko hitz berri bat sortzea eragin zuen, Beamonesque, oso ohiz kanpoko gertaera edo balentriari ematen zaiona. Errekor honen aurretik, Beamonen jauzirik hoberena, 8,33 metrokoa izan zen, eta, ondoren, ez zen 8,22tik pasa, eta, beraz, bere aldetik izan zuen erreakzioa, harridurazkoa izan zen, eta ez sinestearena epaileen aldetik, hain jauzi luzea neurtzeko materialik ez zutenak, honen ondorioz atzeratu zelarik errekor berriaren agerpena eskuzko markagailuan.

Eta kontutan hartu behar da, 1901etik luzera jauzian egindako munduko errekorren hobekuntzak, batez beste 6 zentimetrokoak direla, handiena, 15 zentimetrokoa delarik. Bere garaian, hurrengo mendean gainditzeko errekor bat zela esan zen, XXI. mendeko errekor bat zela.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Beamon