Ireki menu nagusia

Maria Estibaliz Ruiz de Azua Fernández de Larrea (Gasteiz, Araba, 1968ko abenduaren 11), euskal kazetari bat da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua.

Estibaliz Ruiz de Azua
Estibaliz Ruiz de Azua.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1968ko abenduaren  11 (50 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

1992an Gasteizko Cadena SER irratian lanean hasi zen, “Hoy Por Hoy Vitoria”, “Primera Plana” edo “El Dominical” irratsaioak aurkeztuz.

2001tik Euskal Irrati Telebistan lan egiten du, lehenbiziko “Políticamente Incorrecto” irratsaioa aurkeztuz eta moderatuz, bai eta ETB2 katean egunero Teleberri 1 albistegia eta “Mundo Punto Hoy” dokumental saioa aurkeztuz, azkenean kate berdineko asteburuetako “Teleberri Fin de Semana” albistegia aurkezten amaituz.

Deia eta Noticias de Álava egunkarietako kolaboratzailea ere bada.

2013an Arabako Barrundia udalerriko Gebara herriko Administrazio Batzordeko burua izan zen, kargu horretan lehenbiziko emakumea. 2017an kargua berritu zuen.