Nekane Arratibel

psikologoa eta soziolinguistikako aditua. Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Nekane Arratibel Insausti (Lazkao, Gipuzkoa, 1968)[1][2] psikologoa da, eta soziolinguistikako aditua. Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.[3] Fakultateko dekanoa ere izan zen,[4] 2006tik[2] 2014a arte.[5]

Nekane Arratibel

Bizitza
JaiotzaLazkao, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaMaria Jose Azurmendi
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: nekane-arratibel-insausti
Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoa, Iosu Zabala MUko errektorea eta Iñaki Larrea irakaslea.

Irakasleen irakaslea aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentziako ikasketak bukatu zituen 1991an. Gero, irakasle sartu zen Mondragon Unibertsitatean, non, besteak beste, gai hauek irakatsi dituen: Irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua, Lehen hezkuntzako irakasle lanbidearen definizioa eta testuingurua, Ikerketarako metodo kuantitatiboak, eta Ikerkuntza kuantitatiboaren metodologia.

Ikertzailea aldatu

1999an Maria Jose Azurmendiren zuzendaritzapean EHUn aurkeztu zuen doktore-tesian helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak aztertu zituen , eta bereziki motibazio-errola.[6][7] Arratibelen ereduan landuko den teoria psikosoziala aldagai mota hauetan oinarritzen da: sare soziala, bizitasun etnolinguistiko erlatibo subjektiboa, identifikazio etnolinguistikoa, motibazioak eta jarrerak, aldagai soziodemografikoak eta euskaren gaitasun maila. Aipatu aldagai horiek orientazio mota ezberdinekin alderatu eta erlazionatzen ditu (instrumentala, integratzailea eta komunikatiboa) ikasleekin burututako ikerketa praktikoa erabiliz (horretarako bereziki prestatutako galdetegia.[8]

Euskara bigarren hizkuntza (2H) gisa ikasten zuten hainbat subjekturen laginetik abiatuta zera frogatu zuen: Alde batetik eta prozesu psikosozialei dagokienez, zenbait ezaugarrik (jaioterriak, gurasoen lehen hizkuntzak eta hurbileko sare sozialaren ezagutzak eta erabilerak) eragin garrantzitsua dute subjektuaren euskararen erabileran. Aldi berean, sare sozialak subjektuaren azpiprozesu psikosozialetan eragingo du, beraz, subjektuarengan sarearen araberako identitate jakina, jarrera jakinak eta orientazio motibatzaile jakina garatuko dira. Azkenik, sare sozialak eta aldagai psikosozialek subjektuaren euskararen jabekuntzan eragingo dute. Hortaz, sare sozialaren eszenatokian gertatutakoaren arabera, azpiprozesuak modu batera edo bestera gertatuko dira subjektua (euskara ikaslea) eta objektuaren (euskararen) arteko elkarrekintzan. Sare sozialak erdigunea betetzen baitu helduen euskalduntze prozesuan.[9]

Lanak aldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Arratibelen 40 lan azaltzen dira soziolinguistiaz, pedagogiaz, glotodidaktikaz, hezkuntzaz, edo soziologiaz,[10] horien artean 18 artikulu (UZTARO, BAT, JAKINGARRIAK, GOGOA...), 9 hitzaldi, 2 asignatura eta argitaratu dituen bi liburu hauek:

Argitaratu dituen aldizkari zientifikoen artean sei hauek atera ditu giza- eta gizarte-zientzietako UZTARO aldizkarian:

  • Pertsuasioa, administrazioan euskararekiko jarrera eta erabilera hobetzeko tresna. (2015) Joxpi Irastortza Madariaga, Asier Irizar Mezo, eta Iñaki Garcia Fernandez-ekin
  • Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hilabete bitartean: MacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa (2014) Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Margareta Almgren Sparen, Iñaki Garcia Fernandez, eta Julia Barnes Mason-ekin
  • Nola eragin lan-munduko langile euskaldunen euskararekiko jarrera eta portaeran: pertsuasio-estrategien bidea urratuz (2012) Iñaki Garcia Fernandez, eta Joxpi Irastortza Madariaga-rekin.
  • MacArthur-Bates Communicatives Development Inventories tresnaren bertsio laburren egokitzapena euskarara (2011) Margareta Almgren Sparen, Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Iñaki Garcia Fernandez, eta Julia Barnes Mason-ekin.
  • Generoaren eragina komunikazioaren garapenean 8-30 hilabete bitarteko haur euskaldunetan. (2010) Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, eta Iñaki Garcia Fernandezékin.
  • Euskararen garapena lehen hizkuntza legez eta morfologiaren agerrera mailakatuaren inguruan (2007) Margareta Almgren Sparen, Andoni Barreña Agirrebeitia, Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Iñaki Garcia Fernandez, Alazne Petuya Ituarte, eta Amaia Colina-rekin.

eta beste zazpi hauek soziolnguistikako BAT aldizkarian.

  • Euskararen ezagutza eta erabilera binomioa: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko 1. mailako ikasleak ulertzeko gakoak (2017) Leticia Garcia, eta Asier Irizar Mezo-rekin
  • Hizkuntza portaeren motibo subjektiboez hausnarketa. (2016) Asier Irizar Mezo, Joxpi Irastortza Madariaga-rekin.
  • Mondragon Unibertsitatearen eta soziolinguistikaren arteko hartu-emanak (2006) Pilar Sagasta Errasti, Matilde Sainz Osinaga, eta Karmele Perez Lizarralde-rekin.
  • Jarrera, portaera, motibazioa eta partehartzea enpresetako euskara planetan (2005) Joxpi Irastortza Madariaga-rekin.
  • Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunetan (2004) Iñaki Garcia Fernandez-ekin.
  • Jarrera, portaera, motibazioa eta partehartzea enpresetako euskara planetan. (2005) Joxpi Irastortza Madariaga-rekin
  • Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunetan (2004) Iñaki Garcia Fernandez-ekin.
 
Uztaro aldizkariko egilekideen grafoaren zati bat (2020-10)[11]

Erreferentziak aldatu

  1. «Forokoop V. Jardunaldia: Hizlariak» www.forokoop.coop (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b Agirre, Usoa. (2006-05-10). «Nekane Arratibel, HUHEZIko dekano berria» Goiena (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  3. Arratibel Insausti, Nekane. «Irakasleak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  4. «Nekane Arratibel dekanoa» MUtelebista 2011-06-28 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  5. «Begoña Pedrosa, HUHEZIko dekano barria» Begitu 213: 1. 2014-10-02.
  6. «Nekane Arratibel Insausti :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  7. Arratibel Insausti, Nekane. (1999). «Procesos psicosociales que intervienen en la euskaldunizacion de los adultos (adquisicion del euskera como l2): el rol de la motivacion.» www.educacion.gob.es (TESEO Tesis doctorales) (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  8. Lopez, Janire. (2007). Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak. Ikasleen autoirudia eta motibazioa. HIZNET Sakontze-egitasmoa.
  9. Ortiz Atienza, Josune. (2003). Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak: motibazio ezari aurre eginez. HIZNET sakontze egitasmoa.
  10. «Gurutze Ezkurdia Arteaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  11. «Uztaro aldizkariko egilekideen grafoa (2020-10)» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak aldatu