Juantxo Zeberio

piano-jotzailea, Tolosan (Gipuzkoa) jaioa

Juantxo Zeberio Etxetxipia (Tolosa, Gipuzkoa, 1968)[1] Ibilbide luzeko pianojole, arreglista eta konpositorea. Interes berezia du musika ulertzeko modu desberdinak eta estilo anitzak uztartzen dituzten proiektuetan.

Juantxo Zeberio

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea eta musika-irakaslea

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea.

Jazza eta abesbatza musika konbinatzen dituen lau lan kaleratu ditu: Umama!, Umama2, Eguberri Umama eta Xomorroak.

Maddi Oihenart kantariarekin batera Hari-biru eta Baldi diskoak pazaratu ditu.

Benito Lertxundiren pianista da 2.000. urteaz geroztik zuzenean nahiz grabaketetan -Nere ekialdean, 40 urtez ikasten egonak, Itsas ulu zolia, Oroimenaren Oraina-, eta azken urtetan Pettirekin ere badabil (Manipulazio estrategiak)

Tenpora taldeko sortzaile, talde honekin hiru disko kaleratu ditu jada: Mundu berria, Itzulika eta Berriro asma nazazu.

Askotariko musikak jo ditu: klasikoa, latinoa, jazza... Euskal kantari ugarirekin lan egin izan du eta baita hauentzat moldaketak idatzi ere: Imanol, Pello Ramirez, Iñaki dieguez Juantxo Arakama, Mice, Anari, Eñaut Elorrieta, Chill Mafia...

Elkarlan estuan dabil hainbat euskal idazlerekin eta bere kantuen ohiko letragileak dira Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbao. Eider Rodriguez eta Yolanda Arrieta idazleekin emanaldi literarioak eskaini izan ditu.

Musika eta mendizaletasuna batu zituen Urmuga ekitaldiaren sortzaileetako bat da.[2]

Egun, moldaketak, denetariko sorkuntza eta pianoa dira bere lanaren ardatzak

Lanak aldatu

Hainbat disko argitaratu ditu:[3]

  • Troika (2005-Tolosako Iñauteriak). Et incarnatus orkestraren lan honetako orkestra moldaketa ugari Zeberiorenak dira.
  • UMAMA PROIEKTUA: Jazza eta abesbatza uztartzen ditu.
    • Umama! (2003).
    • Umama 2 (2007).
    • Eguberri Umama. Basque Christmas Songs (2013).
    • Xomorroak (2019).[4]
  • MADDI OIHENART:
    • Hari biru (2007). Maddi Oihenart - Juantxo Zeberio.
    • Baldi (2010). Maddi Oihenart - Juantxo Zeberio.
  • TENPORA:
    • Mundu berria (2015). Tenpora.
    • Itzulika (2017). Tenpora.
    • Berriro asma nazazu (2020). Tenpora.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Juantxo Zeberio: “Gabon kantez osatutako disko bat egin nahi nuen, entzuteko goxoa”» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  2. «Urmuga zeharkaldia, musika eta mendizaletasuna» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  3. «‘Eguberri Umama. Basque Christmas Songs’, jazza eta abesbatza uztartzen dituen diskoa» Naiz 2013-12-10 (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  4. Imaz, Andoni. «Kanta gazteen lehen hegaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).
  5. Igartua Aristondo, Amaia. (2020-10-08). «Asmakizunetan «ederrena»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-04).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.