Iraupen-eski

Iraupen eskia (ingelesez: cross-country skiing) irristaketan oinarrituta dagoen neguko kirol bat da non helburua elurretan distantzia luzeak ahalik eta denbora gutxienean egitea den. Praktika hau eski nordikoaren[1] modalitate bat da eta lur zapal eta ondulatuetan praktikatzen da. Irristaketa oinei itsatsitako lera estu, luze eta leun baten bidez egiten da, eta aurrera egiten laguntzeko bi makulu erabiltzen dira.

iraupen eski
Kirol familia Eski Nordikoa
Deiturak iraupen eski / cross country skiing / esquí de fondo
Ezaugarriak
Mota Neguko kirola
Materiala Eskiak, makuluak, botak, babes-materiala
Euskal txapelketak -Iraupen Eskiko Euskal Herriko Txapelketa -Donostia trofeoa
Kirol Olinpikoa
Olinpikoa 1924
Paralinpikoa 1976

Eskandinaviako herrialdeetan mugitzeko baliabide gisa hasi zen erabiltzen, herrialde hauetako lurra, urtearen zatirik gehienean elurrez estalita egoten baita. Eskien aurretik, elur-erraketak baino ez ziren ezagutzen, oinen euste-azalera handituz elurretan hondoratu gabe ibiltzea baliatu zutenak. Euste-azalera handitzearen printzipioa mantenduz, eskiek, gainera, euren onurarako baliatzen dituzte izoztutako azaleren irristatze ezaugarriak, erabat laua eta iragazgaitza den zola batez baliatuz. Bere forma luzangak, bi hanken gainean ibiltzea ahalbidetzen du, eta makuluen erabilerak, aurrera egitea ahalbidetzen du elementu ez irristakor baten bidez.

HistoriaAldatu

Iraupen eskia da eski nordikoko modalitate guztietatik zaharrena, eta bertatik eratorri dira gaur egun ezagutzen ditugun besteak. Orain dela 5.000 urte sortu zen, Norvegian eta Errusian, non eskia garraio bezala eta ehizatzeko erabiltzen zen negu luze eta hotzetan. Jakina da X. mendean jada, Bikingoak eskien bidez desplazatzen zirela eta hauen konkisten bidez zabaldu zirela eskiak Europako gainontzeko lurraldeetara.

Hala ere, Lehen Mundu Gerran hasi zen eskia ezaguna izaten, eskiatzaile tropa espezialen ondorioz eski teknika zabaldu zelako. Norvegia izan zen iraupen eski txapelketak antolatzen lehenengoa. 1879an lehenengo lasterketa ospatu zen eta 1892rako gaur egun ezaguna den Holmenkollen lasterketa. XIX. mendean eskiatzea kirol bilakatu zen eta 1924an iraupen eskia Joko Olinpiarretan sartu zen. Baina benetako gorakada 60. hamarkadan etorri zen, iraupen eskia herrialde Nordikoetatik Europako iparraldera zabaldu zenean. Italiako eskiatzaile askok lortutako garaipenen harira hamarkada amaierarako masa-kirol bilakatu zen.

TxapelketakAldatu

 
Finlandiako eski nordikoa

iraupen eskiko txapelketa nagusiak Neguko Joko Olinpiarren barruan egiten dira,hauek ospatzen hasi zirenetik 1924an. 4 urtetik behin ospatzen dira eta bertan 6 proba ezberdin egiten dira gizonezkoetan zein emakumezkoetan: -Gizonezkoak: 15 km estilo klasikoa, 30 km jazarpen bikoitza, 50km estilo librea, 4x10 km erreleboak, banakako esprinta eta taldekako esprinta.

Emakumezkoak: 10 km estilo klasikoa, 15 km jazarpen bikoitza, 30 km estilo librea, 4x5 km erreleboak, banakako esprinta eta taldekako esprinta. Neguko Joko Olinpiarrez gain, bi urtetik behin ospatzen den Eski Nordikoko munduko txapelketan, iraupen eskiko probak burutzen dira. Bestalde, iraupen eskiko Munduko Kopa ospatzen da urtero.

Euskal Herriari dagokionez, txapelketa nagusia iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketa da. Bestetik, Le Somport-en Donostia Trofeoa ospatzen da urtero, 1,5 km-ko lasterketa, estilo klasikoan.

ModalitateakAldatu

iraupen eski modalitate nagusiak estilo “klasikoa” eta “patinatzailea” edo librea dira. Lehenengoan ezkatak dituzten eskiak erabiltzen dira, igoeretan eustea bideratzeko. Modalitate honetan, artifizialki sortutako bideetan eskiatzen da. Patinatzaile estiloan, ordea, eskiak ezkatarik gabe erabiltzen dira, eta parafina erabiltzen da igoeretan irristaketa esfortzu gutxiagorekin egin ahal izateko eta jaitsieretan abiadura handiagoa hartzeko. Bi modalitate hauez gain, bien arteko konbinaketan oinarritutako probak daude. Modalitateen arteko bereizketa 1987ko Eski Nordikoko Munduko Txapelketan ezarri zen, ordura arte ez zegoen inongo bereizketa eta legerik.

FederazioakAldatu

- Negu Kiroletako Euskal Federakuntza[2]

-Nafarroako Neguko Kirolen Federazioa[3]

Iraupen eskia Euskal HerrianAldatu

Euskal Herrian elurrak asko irauten ez duen arren, eskiak badu tradiziorik. Aipagarria da iraupen eskiaren kasua. iraupen eskia Euskal Herrian gehien bat Nafar Pirineotan praktikatzen da, elur denboraldian. Kirol hau sustatzen duten klub gehienak inguru horietan kokatzen direlarik. Hala ere, Euskal Herrian, elurra urteko momentu zehatz batzuetan soilik egiten duen beste lurraldeen antzera, eskiatzaileak urtean zehar entrenatzeko eskien antzeko modalitate bat erabiltzen dute, eremu lehorrean (errepideetan) praktikatzen dena. Modalitate horri Skiroll[4]a deitzen zaio. Eskiatzearen antzekoa da, baina eskien azpian patinetan egoten diren bezalako gurpil batzuk dituzte, eta irristaketa, horien bidez egiten da. Azken finean, iraupen eskia urte guztian praktikatzeko erabiltzen da Skirolla.

Donostian, Club Vasco de Camping Elkarteak[5] (1950) iraupen eskia sustatzen du eta bere praktika zabaldu. Ezaguna da Le Somport-en urtero antolatzen duten Donostia Trofeoa.

Euskal Herriko iraupen eskiatzaile ezagunena Imanol Rojo[6] 27 urteko gazte tolosarra dugu. Espainiar estatuaren taldearekin 2 parte hartze izan ditu Olinpiar Jokoetan (Sochi-n, Pyeongchang-en), hiru parte-hartze Eski Nordikoko Munduko Txapelketan eta bederatzi parte-hartze Munduko Kopan.

ErreferentziakAldatu

  1. Eski nordiko. 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  2. «Federación Vasca de Deportes de Invierno | Negu Kiroletako Euskal Federakuntza» www.fvdi-nkef.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  3. «<%=NombreFede %>» www.fndi.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  4. (Gaztelaniaz) Skiroll. 2017-05-06 (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  5. «Hasi» www.vascodecamping.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  6. Imanol Rojo. 2016-10-12 (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).

Kanpo estekakAldatu

https://web.archive.org/web/20180411055546/http://www.tiendaesquinordicoynordicwalking.com/