Henri Pichette (Châteauroux, 1924ko urtarrilaren 26aParis, 2000ko urriaren 30a) frantses idazlea izan zen.

Henri Pichette
Bizitza
JaiotzaChâteauroux1924ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis2000ko urriaren 30a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, zinemagilea eta dramagilea

Musicbrainz: 264644db-c545-4e6f-886f-67978fdd39e2 Discogs: 1922643 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ama frantsesa zuen, eta aita quebectarra, eta bere karreran eragin handia izan zuten Bigarren Mundu Gerraren garaiko gaztetako bizipenek. Bizikizun haiek eraginda eman zuen argitara 1947. urtean Apoemak olerki-liburua, Lautréamont, Rimbaud eta Artauden tradizioari jarraituz idatzia. Berrikuntza bilatu zuen, hizkuntzari zein ekintzei dagokienez, eta bilaketa horrek eraman zuen surrealisten zuzeneko eraginpera. Antzerkiari dagokionez, urte hartan bertan eman zuen argitara Epifaniak, Pichetten maisulantzat hartua den obra. Lan arras originala eta sakontasun liriko handikoa da; gerra eta maitasunaren gaiak nahasten ditu, askatasun estilistiko paregabearekin, eta bere garaian eskandalua sortu zuen arren, hari esker lortu zuen Pichettek XX. mendearen bigarren erdiko frantses antzerkigintzaren eraberritzailearen ospea. Gérard Philiperen omenez idatzia zen (hark interpretatu zuen, gainera) eta hari gorazarre egin zion Gérard Philiperen hilobia obran (1961). 1952an Nuklea osatu zuen, Parisko Antzoki Nazionalerako, eta oso harrera ona izan zuen ikusleen aldetik. 1960ko hamarraldian joera berria hartu zuen bere olerkigintzak, bai edukiari eta bai formari dagokionez, katoliko egin zenez gero. Horrela, 1961ean Odak norberari argitaratu zuen eta Odak elurrari 1967an, sentiberatasun handiko idatziak, haurtzaroko oroitzapenetan eta izadian oinarrituak; 1982an Eskaintza olerkiak idatzi zituen, bere azken lanak ezaugarritu dituen arrandiaren kutsua nabarmen ageri dutenak.

Obra aldatu

  • Xylophonie, 1946
  • Apoèmes, Gallimard, 1947
  • Les Épiphanies, Gallimard, 1948
  • Rond-Point, Mercure de France, 1950
  • Lettres Arc-en-Ciel, Lettre rouge, L’Arche, 1950
  • Le Point vélique, Mercure de France, 1950
  • Nucléa, L’Arche, 1952
  • Les Revendications, Mercure de France, 1958
  • Odes à chacun, Gallimard, 1961
  • Tombeau de Gérard Philipe, Gallimard, 1961
  • Dents de lait, dents de loup, Gallimard 1962
  • Épiphanies, Gallimard, 1969
  • Poèmes offerts, Granit, 1982; Gallimard, 2009
  • Cahiers Henri Pichette 1 : Défense et illustration, Granit, 1991
  • Cahiers Henri Pichette 2 : Les enfances, Granit 1995
  • Apoèmes, suivi de Lambeaux d’un manuscrit d’amour et de Fragments du "Sélénite", Gallimard, 1995
  • Cahiers Henri Pichette 3 : La Rubeline, 1997
  • Dents de lait, dents de loup, 2005
  • Les Ditelis du rouge-gorge, Gallimard, 2005.

Erreferentziak aldatu