Ireki menu nagusia

Antón Larrauri Riego (Bilbo, Bizkaia, 1932ko apirilaren 30a - ib., 2000ko abenduaren 21) bizkaitar musikagilea izan zen.

Antón Larrauri
Bizitza
Jaiotza Bilbo1932ko apirilaren  30a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2000ko abenduaren  21a (68 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

BiografiaAldatu

70eko hamarkadan musikagintzan erabat murgildu zenetik hil zen arte, ehun bat obra sortu zituen, genero ugari landuz, hala nola ganbera-musika, orkestra handietarako lanak eta abesbatzarakoak, euskal musika tradizionalean oinarritutako lanak eta azken joeretan koka litezkeen obrak uztartuz.

Aurreko urteetako lanarekin jarraituz, eta beste lan askoren artean, Europako Musikaren Urtea ospatzeko agindu zioten Oración al cosmos 20 ahots mistotarako egindako obra estreinatu zuen 1985ean eta Euskadiko Orkestrak estreinatu zuen Laiñoa orkestra eta sopranorako obra sortu zuen 1992an.

1997an, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hala eskatuta, Bestelako gudariak obra estreinatu zuen.

Zinemarako musika ere landu zuen. Azken urteetan lankidetza estua izan zuen Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoekin. Hil zenean, amaitu gabe utzi zuen bere lana: une hartan orkestra handi baterako obra sinfonikoa idazten ari zen, Antón Larrauriren hitzetan, bere biziko lanik garrantzitsuena izango zena.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu