Bilbo-Loiu aireportua

Bizkaian kokaturiko nazioarteko aireportua

Bilbo-Loiu aireportua — ofizialki Bilboko aireportua / Aeropuerto de Bilbao — (IATA: BIO, NAZE: LEBB) Aenak kudeatzen duen Bilboko nazioarteko aireportua da, Bilbotik 12 kilometrora. Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago, baina bidaiarien terminala (La Paloma ezizenaz ezaguna) eta 12/30 pistako zati gehiena Loiu udalerrian daude; aldiz, Sondikan daude karga terminala, bidaiarien terminal zaharra (gaur egun zerbitzuz kanpo), aireportuko zerbitzu gehienak zein 10/28 pista; bestetik, 12/30 pistako zati bat Derion dago.

Bilbo / Bilbao
Bilboko aireportua
Aeropuerto de Bilbao
IATA: BIO • ICAO: LEBB Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLoiu, Sondika eta Derio
Koordenatuak43°18′04″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W / 43.30111; -2.91056
Map
Altitudea41 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1948ko irailaren 19a
Inaugurazioa1955
JabeaENAIRE
KudeatzaileaENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorriaBilbo
Arkitektura
ArkitektoaSantiago Calatrava
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
10/28Asfalto1.910 m45 m
12/30Asfalto2.600 m45 m
Zerbitzu hiriaBilbo
Webgune ofiziala

Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena da, bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. 2018an 5.469.453 bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtearekin alderatuta % 10,0 gehiago, Aenaren sareko aireportuen artean 14.a izanik. Era berean, espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago.​ Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airolineen aire-baseetariko bat da.

Historia

aldatu
 
Aireportua 1945ean.
 
Aireportua 1957an.
 
Aireportua 1965ean.
 
Aireportua 1977an.
 
Aireportua 1983an.
 
Aireportua 1990ean.
 
Aireportua 1995ean.
 
Aireportua 2001ean.
 
Aireportua 2017an.

1927ko urrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen, Bizkaiko herrialdean hainbat esperimentu aeronautiko egin ondoren, eta aireportuaren kokalekua aztertzeko probintzia batzarra sortu zen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen, eta Bilboko lehenengo aireportu xumea eraiki zen. Hala ere, tokiaren gabezien ondorioz aireportuak ez zuen interes handirik jaso. Bilboko ingurua altuera erdi eta beheko mendiz inguratuta egoteagatik, aireportua kokatzeko biztanlerik gabeko bailara laua aurkitzea beharra zegoen.

Eraikitze lanak Espainiako Gerra Zibila gauzatu zen bitartean hasi ziren, eta hortik 1937ko ekainera arte aireportua ekintza militarrentzako aire-base gisa erabili zen. 1938an aireportuaren garapenaren bigarren aldia hasi zen, Bilboko Udalak Espainiako Gobernuarekin izapideak hasi baitzituen 1936ko hasierako proiektua aldatzeko, eta proiektu berria idazteko baimena eman zen, Herri Lanen Zuzendaritza Orokorrak onartutakoa.

1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. Lanek luze iraun zuten eta 1948ko irailaren 19an aireportuak eguneko aktibitateak hasi zituen, Aviación y Comercio S.A. (Aviaco) airelineak Bilbo-Madril eta Bilbo-Bartzelona aire-bide erregularrak hastearekin batera. Bi urte geroago, 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[1] Garai horretan, aireportuak 29/11 orientabideko asfaltozko pista zuen, 1.440 × 45 metrokoa (4.724 × 148 oin); eta lurrezko beste pista bat, 1.500 × 150 metrokoa (4.921 × 492 oin). Gainera, errodadura kalea, bidaiarien terminala, kontrol dorrea, irrati-baliza, goniometroa eta polizia, posta, mediku, meteorologia estazio, telefono eta depositua betetzeko zerbitzuz hornituta zegoen. Ondoren, 1955an, pista orokorra eta bidaiarien terminalaren aurrean kokatutako aireontzien aparkalekua lotzeko errodadura eraiki zen, 124 × 60 metrokoa (407 × 197 oin). Garai honetan CAMPSA enpresaren behin-betiko instalazioak eraiki ziren, hala nola erregaientzako andelak, aireportua erabiltzen zuten hegazkinei zein Bizkaiko Aeroklub Errealak erabiltzen zuen hangarrari zerbitzu emateko. Gaur egun instalazioek oraindik ere zutik diraute.

1964 eta 1965 artean aireportuaren eraginkortasuna hobetu zen, hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala (ILS) eta ekaitzak detektatzeko irrati meteorologikoa instalatuz, eta pista 2.000 metro (6.562 oin) luze izatera handituz, eta hegazkinentzako aparkalekua 12.000 m² (130.000 oin²) azalerara handituz. 1975an pistak bere jatorrizko zenbakipena aldatu zuen gaur egungo 10/28ra, deklinazio magnetikoaren aldaketaren ondorioz. Ondoren, 1977an, aparkalekua berriro ere handitu zen, operazioen igoeraren ondorioz momentu berean lau aireontzi aparkatzeko beharrari erantzunez.

Urte berean inauguratu ziren 12/30 orientaziodun pista orokor berria, 2.600 × 45 metrokoa (8.530 × 148 oin), plataformatik bi pistetara sarbide ematen dituzten errodadura pistak, eta lotura errepidea, eta horiei eta pista orokor berrian instalatutako ILS sistemari esker Bilboko aireportuak I. Kategoria lortu zuen hurrengo urtean. Pista berriak lehenengoaren orientabidea aldarazi zuen eraginkortasun hobea lortzeko eta eta inguruko udalerriei eragozpenak saihesteko, inguruaren hazkunde demografikoaren ondorioz aireportuko instalazioetatik gero eta hurbilago zeudenak. Orientabide berri horren ondorioz, 12/30 pistara hurreratzerakoan (normalean erabilitakoa, inguruko haize nagusiaren norabidea dela eta) hegazkinek Derioko hilerriaren gainetik hegan egin behar dute, haren ondoan pistako burua baitago.

1980ko hamarkadan zehar, ILS sistema berria jarri zen martxan, 10/28 pistaren osoko eraginkortasunerako, 12/30 pista orokorra ezgaitzekotan alternatiba izateko; hala, aireportua martxan jarraitu daiteke. Baldintza hau 2001eko otsailaren 7an gertatu zen, Bartzelona-El Prat aireportua jatorri zuen Iberia enpresako EC-HKJ matrikuladun Airbus A320-214 hegazkin batek aurreko lurreratze-trena apurtu zuenean, hurreratze eta lurreratze eragiketak egiten zituela zizailadura bat gertatu ondoren. 12/30 pista blokeatuta gelditu zen hainbat orduz, tokitik kentzea lortu zen arte; zorionez, ez zen aintzat hartu beharreko biktimarik. Garai berean kontrol-dorrearen instalazioak eguneratu ziren, eta komunikazio-zentro eta bidaiarientzako terminal berria (gaur egun zerbitzuz kanpo) eraiki ziren, bidaiarien igoera garrantzitsuari erantzunez. Gainera, hegazkinak aparkatzeko plataforma eta bidaiarien autoentzako aparkalekuak ere handitu ziren, eta aireportuko suhiltzaileen parkearen instalazioak ere hobetu ziren, eta egun oraindik ere erbiltzen den karga terminala eraiki zen.

1996an hegazkinak aparkatzeko plataforma berria eta dagozkien errodadura pistak eraiki ziren. Lan horiek lur mugimendu handiak suposatu zituzten, eta lindanoz kutsatutako lurrak biltzeko zelula berezia sortu behar izan zen. 1999ko maiatzean gaur egun martxan dagoen kontrol-dorrea zerbitzuan jarri zen, Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako El Halcón ("Belatza") ezizenaz ezaguna, erabilitako linea lirainengatik eta arkitekto berak ere diseinatutako La Paloma ("Usoa") bidaiarien terminal berriaren aurrean egoteagatik. Dorrearen kokapen berriari esker, kontrolatzaileek ikuspegi hobea dute, eta airean zein lurrean ere aireontzien operazioen kudeaketa hobetu da.

Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikako terminala handitzeko arazoengatik, Aenak Santiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma ("Usoa") ezizena du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago eta kolore zuria nagusi da. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean dago, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000ko azaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, eta munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago.

Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta finger moduko sei pasabide, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Terminal berriaren ondoan autoentarako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta 2006an egonaldi luzeetarako 672 plaza aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen. 2018ko apirilaren 18an lehen aldiz aireportuko aparkalekuak eskas geratu zen, eta aparkaleku plaza guztiak bete ondoren, aireportuak behin-behineko konponbidea hartu behar izan zuen, beste erabilpenetarako zein erabilpenik gabeko espazioak gaituta, hala nola P1 aparkalekuaren gaineko estalkia edo P2 aparkaleku ondoko industrialdea. Momentuz, ordea, ez dago aparkaleku kopurua handitzeko asmorik.[2]

2009ko otsailean Aena eta Espainiako Sustapen Ministerioak terminala eta inguruko instalazioen handipena iragarri zuten, urteko edukiera 8 milioi bidaiarientzat handituz, eta 2014an martxan jarri beharrekoa.[3] Gaur egun, ordea, handipen lanak ez dira hasi.

Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) menpe eta segurtasun neurri internazional berriak betetzeko, 2014an 28 pistaren burua 550 metro (1.804 oin) mugitu behar izan zen, pista horretan aireratzeko itxaroten (holdinga) ari diren hegazkinek atzean duten 12/30 pistatik segurtasun distantzia mantentzeko. Horren ondorioz, 28 pistaren luzera 1.450 metrora (4.757 oin) moztu da, eta 10 buru dituzten eragiketetan jatorrizko 2.000 metroko (6.562 oin) luzera mantentzen da.

Ezaugarri teknikoak

aldatu

Aireportuak asfaltozko bi pista ditu: 12/30 pista, 2.600 metro luze eta 45 metro zabal dena; eta 10/28 pista, 2.000 metro luze (28 pista buru denean 1.450 metro luze erabilgarri) eta 45 metro zabal dena.

Aire nabigaziorako irrati laguntza batzuk ditu: I-Kategoriadun 2 ILS (hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala) 12/30 pistan (pista orokorraren buru bakoitzerako bana) loturiko DMEarekin. 10/28 bigarren mailako pistak ez du ILSrik. VOR Doppler Irrati Argi 1, loturiko DMEarekin. NDB "B" Irrati Argi 1, Galea lurmuturrean kokatutakoa, ia erabilpenik gabekoa. ATIS (Aireportuko Informazioaren Transmisio Sistema) 118.825 Mhz 1.

Komunikazioak

aldatu

Aireportura helduera  N-633  Bilboko Aireportura heltzeko autobidearen bidez egiten da. Autobide txiki hau  BI-631  Bilbo-Mungia autobideari lotzen zaio.

Bilbotik aireportura heltzeko  BI-631  errepidea erabil daiteke, Egirletako igoera zeharkatuta 20 minutu inguruko ibilbidean; edo Salbeko zubia eta Artxandako tuneletatik ibil daiteke, 10-15 minutu arteko ibilbidean eta azken kasu honetan bidesaria ordaindu beharra dagoela.

Bestelako inguruetatik heltzeko  N-637  errepidea erabili behar da, Txorierriko korridorea zeharkatuta.

Autobusa

aldatu

Bizkaibus Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko hiriarteko autobus zerbitzuaren A3247 (Bilbo - Aireportua) lineak Bilbo erdigunea eta aireportua lotzen ditu, geldialdiak Termibus, On Diego Lopez Haroko kale nagusia, Moyua, Errekalde zumarkalea eta La Paloma terminalean egiten dituela. Linearen ordutegia 5:15etatik 22:00etara da Bilbotik aireporturako norantzan, eta 6:15etatik 24:00etara aireportutik Bilborakoan, 15 minutuko maiztasunaz egunero.[4]


Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiriarteko autobus zerbitzuari dagokionez, DO04 (Donostia - Zarautz - Loiu Aireportua) eta DG12 (Oñati - Arrasate - Bergara - Eibar - Loiu aireportua) lineek Gipuzkoako aipatutako udalerriak eta Bilboko aireportua lotzen dituzte. DO04 linearen ordutegia 5:00etatik 21:00etara da Donostiatik aireporturako norantzan, eta 7:45etatik 23:45etara aireportutik Donostiarakoan, maiztasuna ordu betekoa izanik, eta asteburu eta jaiegunetan aireportutik Donostiarako lehenengo zerbitzua 6:45etan izanik. Bere aldetik, DG12 lineak irteerak ditu Arrasatetik aireportura 5:15, 8:00, 11:00, 14:00, 17:15 eta 21:15etan, lehenengo zerbitzua Oñatitik 5:00etan hasten delarik. Kontrako norantzan irteerak 6:45, 9:45, 12:45, 15:45, 19:15 eta 23:50etan dira aireportutik Arrasatera, azkeneko zerbitzua Oñatira luzatzen delarik.

Bilbo eta aireportuaren arteko ibilbidea 10 eta 15 minutu artekoa izan ohi da, taximetroaren araberako tarifa aplikatzen delarik.

Aireportutik hirigunera abiatzeko, La Paloma terminaleko heldueren parean 57 taxirentzako tokia dago, Federación Margen Derecha del Taxi enpresak ustiatutakoak.

Metroa

aldatu

Bilboko metroa aireportura helarazteko lanak 2009ko urrian hasi ziren, Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren lehenengo zati diren Artxandako tunel berrien bidez. Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean eraikitako trenbide bikoitzeko trazadura berria da, Txorierriko muturrean Olako geltokia eta Bilboko muturrean Matikoko geltokia lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, Metroaren 3. linearen irekierarekin batera, eta gaur egun Euskotrenen Txorierriko lineak erabiltzen du. Aireportuko geltokia aparkalekua eta La Paloma terminalaren arteko lurpeko pasabidean kokatuko da, eta trenek aireportua eta Bilboko Zazpikaleetako geltokia lotuko dituzte 15 minutuko iraupeneko bidaian.[5]

Hegaldiak

aldatu

Gaur egun aireportuan dauden operazioak honakoak dira:

Hegaldi berriak

aldatu
HelmugaHegazkin modeloa Airelinea Operazioen hasiera Oharrak
Coruña Airbus A320 Vueling 2019/06/02 Airelinea berria[6]
Porto-Francisco Sá Carneiro Airbus A320 Vueling 2019/06/02 Airelinea berria[6]
Florentzia Airbus A319 Vueling 2019/09/17 Ibilbide berria[7]

Azkeneko eguneraketa: 2019/04/16.[8]

Espainiarako hegaldiak

aldatu
Hiriak Autonomia ErkidegokoAireportuaren izenaAirelineak
  Andaluzia
GranadaFederico Garcia Lorca Granada-Jaén aireportua  Vueling Airlines
Jerez de la FronteraJerezko aireportua  Vueling Airlines
MálagaMálaga-Costa del Sol aireportua  Vueling Airlines /   Volotea
SevillaSevillako aireportua  Volotea /   Vueling Airlines
  Kanariak
FuerteventuraFuerteventurako aireportua  Vueling Airlines
Kanaria HandiaKanaria Handiko aireportua  Vueling Airlines
LanzaroteLanzaroteko aireportua  Air Europa /   Vueling Airlines
TenerifeTenerife Iparra aireportua  Air Europa /   Vueling Airlines
Tenerife Hegoa aireportua  Norwegian Air International
  Katalunia
BartzelonaBartzelona-El Prat aireportua  Vueling Airlines
  Madrilgo Erkidegoa
MadrilMadril-Barajas aireportua  Air Europa /   Iberia
  Valentziako Erkidegoa
AlacantAlacant-Elxeko aireportua  Air Nostrum /   Vueling Airlines
ValentziaValentziako aireportua  Air Nostrum /   Vueling Airlines
  Galizia
CoruñaCoruñako aireportua  Volotea /   Vueling Airlines (2019ko ekainaren 2an hasiko da)
Santiago de CompostelaSantiago de Compostelako aireportua  Air Nostrum
VigoVigoko aireportua  Air Nostrum
  Balearrak
EivissaEivissako aireportua  Vueling Airlines
Palma MallorcakoaPalma Mallorcako aireportua  Air Europa /   Vueling Airlines

Espainiaz kanpoko hegaldiak

aldatu
Hiriak herrialdeko Aireportuaren izena Airelineak
Europa
  Alemania
Düsseldorf Düsseldorfeko nazioarteko aireportua   Eurowings
Frankfurt am Main Frankfurteko aireportua   Lufthansa
Munich Municheko aireportua   Lufthansa
Stuttgart Stuttgarteko aireportua   Eurowings
  Austria
Viena Viena-Schwechat aireportua   LEVEL
  Belgika
Brusela Bruselako aireportua   Brussels Airlines
  Frantzia
Paris Paris-Charles de Gaulle aireportua   Air France /   easyJet /   Vueling Airlines
  Irlanda
Dublin Dublingo aireportua   Aer Lingus
  Italia
Erroma Erroma-Fiumicino aireportua   Vueling Airlines
Florentzia Florentziako aireportua   Vueling Airlines (2019ko irailaren 17an hasiko da)
Milan Milan-Malpensa aireportua   Vueling Airlines
Venezia Venezia-Marco Polo aireportua   Volotea
  Herbehereak
Amsterdam Amsterdam-Schiphol aireportua   KLM /   Vueling Airlines
  Portugal
Lisboa Lisboako aireportua   TAP Portugal
  Erresuma Batua
Bristol Bristolgo aireportua   easyJet
Edinburgh Edinburgheko aireportua   easyJet
Londres Londres-Stansted aireportua   easyJet
Londres-Gatwick aireportua   British Airways /   Vueling Airlines
Londres-Southend aireportua   Ryanair
Manchester Manchesterko aireportua   easyJet
  Suitza
Zürich Züricheko aireportua   Swiss
  Turkia
Istanbul Atatürk nazioarteko aireportua   Turkish Airlines

Sasoiko hegaldiak

aldatu
Hiria Aireportuaren izena Airelineak
Nazionalak
  Kanariak Kanariak
Fuerteventura Fuerteventurako aireportua   Evelop Airlines (Txarter)
Lanzarote Lanzaroteko aireportua   Evelop Airlines (Txarter)
Tenerife Tenerife Iparra aireportua   Evelop Airlines (Txarter)
  Balearrak
Eivissa Eivissako aireportua   Volotea
Menorca Menorcako aireportua   Air Europa /   Vueling Airlines
Palma Mallorcakoa Palma Mallorcako aireportua   Volotea
  Valentziako Erkidegoa
Alacant Alacant-Elxeko aireportua   Volotea
Europa
  Alemania
Berlin Berlin-Tegel aireportua   Vueling Airlines
  Austria
Viena Viena-Schwechat aireportua   Volotea
  Frantzia
Nantes Nantes Atlantiko aireportua   easyJet
  Italia
Milan Milan-Malpensa aireportua   easyJet
Napoli Napoli-Capodichino aireportua   Volotea
Palermo Palermo-Punta Raisi aireportua   Volotea
  Malta
Malta Maltako nazioarteko aireportua   Volotea
  Norvegia
Oslo Oslo-Gardermoen aireportua   Norwegian Air Shuttle
  Portugal
Lisboa Lisboako aireportua   Vueling Airlines
Madeira Madeirako aireportua   Air Nostrum[9]
Porto Porto-Francisco Sá Carneiro aireportua   Volotea /   Vueling Airlines (2019ko ekainaren 2an hasiko da)
  Txekiar Errepublika
Praga Pragako aireportua   Czech Airlines
  Errumania
Bucarest Henri Coandă nazioarteko aireportua   Vueling Airlines
  Suedia
Stockholm Stockholm-Arlanda aireportua   Norwegian Air Shuttle
  Suitza
Geneva Genevako nazioarteko aireportua   easyJet Switzerland

Hegaldiak airelineako

aldatu
Airelineak Helmugak
  Aer Lingus Dublin
  Air Europa Lanzarote, Madril (Air Europa Expressek ere operatuta), Palma Mallorcakoa (Air Europa Expressek ere operatuta) eta Tenerife Iparra

Sasoikoa: Menorca

  Air France Paris-Charles de Gaulle
  Air Nostrum (Iberia Regional) Alacant, Santiago de Compostela, Valentzia eta Vigo

Sasoikoa: Madeira

  British Airways Londres-Heathrow
  Brussels Airlines Brusela
  Czech Airlines Sasoikoa: Praga
  easyJet Bristol, Edinburgh, Londres-Stansted, Manchester eta Paris-Charles de Gaulle

Sasoikoa: Milan-Malpensa

  easyJet Switzerland Sasoikoa: Geneva
  Eurowings Düsseldorf (SunExpress Deutschlandek ere operatuta) eta Stuttgart (Germanwingsek ere operatuta)
  Evelop Airlines Txarter: Fuerteventura, Lanzarote eta Tenerife Iparra
  Iberia Madril
  KLM (KLM Cityhopperrek ere operatuta) Amsterdam
  LEVEL Viena
  Lufthansa (Lufthansa CityLinek ere operatuta) Frankfurt eta Munich
  Norwegian Air International Tenerife Hegoa
  Norwegian Air Shuttle Sasoikoa: Stockholm-Arlanda eta Oslo-Gardermoen
  Ryanair Londres-Southend (2019ko apirilaren 2an hasiko da)[10]
  Swiss (Helvetic Airwaysek ere operatuta) Zürich
  TAP Portugal (White Airwaysek operatuta) Lisboa
  Turkish Airlines Istanbul-Atatürk
  Volotea Sevilla, Venezia eta Málaga

Sasoikoa: Alacant-Elx, Eivissa, Malta, Napoli-Capodichino, Palermo-Punta Raisi, Porto-Francisco Sá Carneiro, Palma Mallorcakoa eta Viena-Schwechat

  Vueling Airlines Alacant, Amsterdam, Bartzelona, Eivissa, Erroma-Fiumicino, Fuerteventura, Granada, Jerez de la Frontera, Kanaria Handia, Lanzarote, Lisboa-Portela, Londres-Gatwick, Málaga, Milan-Malpensa, Palma Mallorcakoa, Paris-Charles de Gaulle, Sevilla, Tenerife Iparra eta Valentzia

Sasoikoa: Berlin, Bucarest eta Menorca

Aireportuaren izenaAirelineak
Madril-Barajas aireportua  Switfair

Estatistikak

aldatu

Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:[11]

Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2023 (milioi bidaiari)
Azken eguneraketa: 2021ko urtarrilaren 19an.[12]
Urtea Bidaiariak Aldea Operazioak Aldea Zama (t) Aldea
2000 2.556.373 45.506 4.038
2001 2.491.770 %2,5 44.166 %3 3.674 %9,1
2002 2.463.698 %1,1 39.832 %9,9 3.699 %0,6
2003 2.850.524 %15,7 44.009 %10,4 3.813 %3,1
2004 3.395.773 %19,1 50.361 %14,4 4.152 %8,9
2005 3.843.953 %13,2 56.285 %11,8 3.956 %4,7
2006 3.876.072 %0,8 58.574 %4,1 3.417 %13,6
2007 4.286.751 %10,6 63.076 %7,7 3.230 %5,5
2008 4.172.903 %2,7 61.682 %2,2 3.178 %1,1
2009 3.654.957 %12,4 54.148 %12,2 2.691 %15,3
2010 3.888.969 %6,4 54.119 %0,1 2.547 %5,4
2011 4.045.613 %4,0 54.432 %0,6 2.633 %3,4
2012 4.171.092 %3,1 50.030 %8,1 2.663 %1,1
2013 3.800.789 %8,9 42.683 %14,7 2.536 %4,8
2014 4.015.352 %5,6 42.590 %0,2 2.855 %12,6
2015 4.277.725 %6,5 43.862 %3 2.872 %0,6
2016 4.588.265 %7,3 45.105 %2,8 2.974 %3,6
2017 4.973.712 %8,4 46.989 %4,2 1.956 %34,2
2018 5.469.453 %10,0 49.966 %6,3 1.216 %37,8
2019 5.905.804 %8,0 51.591 %3,3 979 %19,4
2020 1.690.011 %71,4 20.496 %60,3 384 %60,7

Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua ere handitu da. Guggenheim Bilbao Museoa ireki zutenetik, Europa osoko konpainiak hasi dira Bilbora hegaldiak eskaintzen. Horietarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira; baina, beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnek ez dute inolako diru laguntzarik jaso.

2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik. Horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.

2016an bidaiarien errekorra gainditu zen, 4.588.265 bidaiariekin. Hala, terminalak, 4 milioi bidaiarientzat proiektatuta, berriro ere bere edukiera gainditu zuen.[13]

2017an egoera bera izan eta aurreko urteko errekorra gainditu zen, 4.973.712 bidaiari zenbatuta eta aurreko urteetako datuen joerari jarraiki.

2018an berriro ere bidaiarien errekorra gainditu zen, lehen aldiz bost milioi bidaiari baino gehiago zenbatuta, zehazki, 5.469.453.[14]

Airelinea nagusiak

aldatu
Postua Airelinea Bidaiariak (2017) 2016-2017 aldea Merkatu kuota
1   Vueling Airlines 1.706.065 %5,66 %34,3
2   Lufthansa 504.459 %6,50 %10,14
3   Iberia 494.643 %6,33 %9,94
4   Air Europa 450.853 %10,89 9,06%
5   EasyJet 285.680 %33,74 5,74%
6   Norwegian Air International 205.670 %170,18 4,13%
7   KLM 181.947 %25,18 3,65%
8   Air France 179.098 %0,16 3,60%
9   British Airways 171.808 %7,71 3,45%
10   Air Nostrum 148.901 %2,88 2,99%

Hegaldiak bidaiarien arabera

aldatu
Postua Hiria Bidaiariak (2017) 2016-2017 aldea
1   Bartzelona 759.047 %32,30
2   Madril 743.712 %3,11
3   Londres (Heathrow, Stansted eta Gatwick) 407.226 %1,30
4   Munich 262.872 %11,01
5   Frankfurt am Main 242.638 %2,51
6   Paris (Charles de Gaulle eta Orly) 238.738 %11,52
7   Amsterdam 220.070 %14,16
8   Sevilla 182.853 %14,55
9   Palma Mallorcakoa 182.176 %17,32
10   Málaga 179.117 %1,05

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «70 años de actividad aérea en Bilbao - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-09-19 (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Los parkings del aeropuerto se colapsan por primera vez con miles de viajeros afectados» El Correo 2018-04-18 (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Plan de Ampliación y Reforma del Aeropuerto de Bilbao, 2009-2014» Bilbao en Construcción! 2009-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  4. «Bizkaia.Eus: - Oharrak - ORDUTEGI ALDAKETA A3247 BILBAO Aireportua LINEAN» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
  5. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco activa el proyecto de metro entre Bilbao y el aeropuerto. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Vueling añade A Coruña y Oporto a su lista de enlaces desde Bilbao» Bilbao Air 2019-01-16 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Vueling dejará un quinto avión con base en Loiu, lo que creará 50 empleos» Finanzas.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Mapa de todos los destinos desde el Aeropuerto de Bilbao» Bilbao Air (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
  9. Bilbao Air. «Madeira, destino número 50 para el Aeropuerto de Bilbao esta temporada - Bilbao Air».
  10. (Gaztelaniaz) «Ryanair anuncia su regreso a Bilbao con un enlace a Londres Southend para el año que viene - Bilbao Air» Bilbao Air 2018-06-13 (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  11. «Estadísticas - Aeropuertos Españoles - aena.es» (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  12. (Gaztelaniaz) «TRÁFICO DE PASAJEROS, OPERACIONES Y CARGA EN LOS AEROPUERTOS ESPAÑOLES» (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  13. (Gaztelaniaz) «Las obras de ampliación duplicarán la capacidad del aeropuerto de Loiu para 2014» (Noiz kontsultatua: 2017-01-11).
  14. (Gaztelaniaz) «AVANCE TRÁFICO AÉREO: El Aeropuerto de Bilbao cierra 2018 con casi cinco millones y medio de pasajeros» Bilbao Air 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo