Claude Sautet
Claude Sautet (Montrouge, Frantzia, 1924ko otsailaren 23a - Paris, 2000ko uztailaren 22a) zinema-zuzendaria izan zen.
Claude Sautet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claude Marie Sautet |
Jaiotza | Montrouge, 1924ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 2000ko uztailaren 22a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Graziella Sautet (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut des hautes études cinématographiques (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, autorea eta telebista-ekoizlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuArte Dekoratiboen eskolan eta Zinemagintzako Goi Eskolan egin zituen ikasketak. Zinema-ikasketak bukatu bezain laster, Frantziako telebistarentzat ekoizten eta idazten hasi zen. 1951n egin zuen debuta, Nous n'irons plus au bois film laburrarekin. Luzaroan, baina, ezagunago izan zen gidoi-idazle gisa, eta Jacques Deray, Marcel Ophuls eta Jean-Paul Rappeneau zuzendariekin lan egin zuen. Bere lehen filmetako protagonista nagusiak Louis de Funès, Jean Paul Belmondo, Sylva Koscina, Yves Montand eta, batez ere, Romy Schneider izan ziren.
1969an egin zuen bere lehen film aipagarria, Bizitzako gauzak, Paul Guimarden eleberrian oinarri hartuta. 1979an lortu zuen, baina, nazioarteko kritikaren onespena, Une histoire simple filmarekin; urte hartako film onenaren Oscar Sarirako izendatu zuten.
1987an Georges Beauregard Saria eta Florentziako Zinemaldiko sari handia lortu zituen, Quelques jours avec moi filmarengatik. Film hori ere literatura-obra batean oinarritu zen, eta Frantziako garai hartako hiru antzezle onenetakoek parte hartu zuten: Daniel Auteuil, Dominic Blanc eta Sandrine Bonnairek.
Hurrengo filma handik denbora batera egin zuen: Un coeur en hiver (1992, Bihotz bat neguan); filmak Frantziako Zinemako Akademia Nazionalaren sari nagusia, Méliès Saria, eta Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia saria jaso zituen, besteak beste. Hurrengo filma ere, Nelly eta Monsieur Arnaud (1955), saritua izan zen: Michel Serraultek antzezle onenaren Cesar Saria jaso zuen, eta Sautetek zuzendari onenarena.
Filmografia
aldatuZuzendaria
aldatu- Bonjour sourire (1955)
- Classe tous risques (1960)
- L'arme à gauche (1965)
- Les choses de la vie (1970)
- Max et les ferrailleurs (1971)
- César et Rosalie (1972)
- Vincent, François, Paul... et les autres (1974)
- Mado (1976)
- Une histoire simple (1978)
- Un mauvais fils (1980)
- Garçon ! (1983)
- Quelques jours avec moi (1988)
- Un cœur en hiver (1991)
- Nelly et Monsieur Arnaud (1995)
Gidoigilea
aldatu- Les Yeux sans visage (1959), Georges Franjurena
- Symphonie pour un massacre (1963), Jacques Derayrena
- Peau de banane (1963), Marcel Ophülsena
- L'Âge ingrat (1964), Gilles Grangierrena
- Échappement libre (1964), Jean Beckerrena
- La Vie de château (1965), Jean-Paul Rappeneaurena
- Mise à sac (1967), Alain Cavalierrena
- Borsalino (1970), Jacques Derayrena
- Les Mariés de l'an II (1971), Jean-Paul Rappeneaurena
- Mon ami le traître (1988), José Giovannirena
- Intersection (1994), Mark Rydellena
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.