Julen Agirrezabala

Gipuzkoar futbolaria

Julen Agirrezabala Astulez (Errenteria, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 26a) Euskal Herriko futbolaria da. Touring Kirol Elkartean hasi zuen futbolari ibilbidea eta gaur egun atezain lanetan aritzen da Athletic taldean. 2024ko Errege Kopako finala jokatu eta irabazi zuen.

Julen Agirrezabala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulen Agirrezabala Astulez
JaiotzaErrenteria2000ko abenduaren 26a (23 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJuanjo Agirrezabala Mantxola
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Touring Kirol Elkartea2011 / 2014
Antiguoko Kirol Elkartea2014 / 2018
Athletic2018 / 2019
Baskonia Kirol Kluba2019 / 2020190
Bilbao Athletic2020 / 410
Athletic2021 / 240
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 80
Euskal Herriko futbol selekzioa2024 / 10
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia13
Lateralitateaezkertia
Altuera1,87 metro

Kirol Ibilbidea aldatu

Talde ibilbidea aldatu

Errenteriakoa, 2011. urtean hasi zen bertako Touring Kirol Elkartean jokatzen, 2014 urtean Donostiako Antiguoko taldean sartu aurretik. Donostiako klubean lau denboraldi egin ondoren, 2018an Athleticek Lezamara deitu zuen bere gazte-taldean jokatzeko. Urtebete geroago, Hirugarren Mailako Baskonia taldera promozionatu zuen. 2020an Bilbao Athletic taldearekin Bigarren B Mailan jokatzen hasi zen. Kategoriako ere lehen partidan,, funtsezkoa izan zen Portugaleteren aurkako garaipenean (2-3), penalti bat geldituz. Filialean errendimendu ona zela eta, 2021eko martxoan, kontratua berritu zuen 2025 ekainera arte.

2021eko ekainean, Iago Herrerínek taldea utzi ondoren, klub zuri-gorriak iragarri zuen Athleticen lehen taldearekin aurre denboraldia egingo zuen bost futbolarietako bat izango zela. Abuztuaren 16an Lehen Mailan egin zuen debuta, Elxeren aurka (0-0), Martínez Valero estadioan, eta horrela Athleticen azken mende erdiko laugarren atezain goiztiarrena bihurtu zen. Denboraldian Errege Kopako partidak jokatu zituen Unai Simonen aurretik. Taldea kopan kanporatua gelditu zen finalerdietan Valentzia CFren aurrean galdu ostean, aurreko bi kanporaketetan Bartzelona eta Real Madril kanporatu ondoren.

2022-23 denboraldiari begira, lehen taldearen fitxa egin zuen. Gainera, Marcelinok bezala, Ernesto Valverdek Errege Koparen titulartasuna eman zion, eta han denboraldi ona egin zuen finalerdietan Osasunak kanporatu zituen arte. 2023-24 denboraldian titular gisa jarraitu zuen kopa lehiaketan, eta han nabarmendu final-laurdenetan Alavesen aurka eta final-erdietan Atletico Madrilen aurka jokatutako partidak.

Athleticek irabazitako 2024ko Errege Kopako finalean atezain titularra izan zen eta parte hartze nabarmena izan zuen, besteak beste penaltien tandan Mallorcaren bigarren jaurtiketa gelditu zuelarik.

Nazioarteko ibilbidea aldatu

2021eko abuztuaren 26an, 21 urtez azpikoen selekzio espainiarrak deitu zuen Eurokopa sub-21rako bi sailkapen partida jokatzeko. Urriaren 8an, titular gisa jokatu zuen La Cartujan Eslovakiaren aurkako garaipenean (3-2). 2023ko ekainaren 2an, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin Errumania-Georgiako 2023 Eurokopa sub21jokatzeko deitu zuen. Txapelketa horretan Arnau Tenasen ordezkoa izan zen, eta jokatu zuen Ukrainaren aurkako taldeen faseko hirugarren partidan.

2024ko martxoaren 23an Euskal Herriko futbol selekzioa eta Uruguaiko selekzioaren arteko partida jokatzeko deialdian sartu zuen Jagoba Arrasate hautatzaileak.[1] Banako berdinketarekin (1-1) amaitu zen partida.[2]

Estatistikak aldatu

2023ko ekainaren 30ean eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
 
3. 2019/20 19 (19) - - - - - - - - 19 (19)
Denera 19 (19) - - - - - - - - 19 (19)
Bilbao Athletic
 
2.B 2020/21 14 (12) - - - - - - - - 14 (12)
1.F 2021/22 27 (33) - - - - - - - - - - 27 (33)
Denera 41 (45) - - - - - - - - - - 41 (45)
Athletic
 
1. 2021/22 4 (5) 5 (4) - - - - - - 0 0 9 (9)
1. 2022/23 8 (6) 7 (4) - - - - - - - - 15 (10)
1. 2023/24 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 12 (11) 12 (8) - - - - - - 0 0 24 (19)
Ibilbide osoan 72 (75) 12 (8) - - - - - - 0 0 84 (83)

Tituluak aldatu

Omenaldiak aldatu

2023ko abuztuaren 23an Errenteriako Fanderiako futbol zelaian ospatu zen Errenteria Hiria Txapelketan, omenaldia egin zion Julenen harrobi taldea izandako Touring Kirol Elkarteak.[3]

Bizitza pertsonala aldatu

Juanjo Agirrezabala Mantxola politikari ohiaren semea da. Juanjo, Eusko Alkartasuna alderdiko bozeramailea (2010-2012) eta Eusko Legebiltzarreko bigarren lehendakariordea izan zen Bildu koalizioarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. «Berrikuntza asko daude euskal selekzioaren deialdian» Berria 2024-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  2. «Euskal Selekzioak 1-1 berdindu du Uruguairekin» EITB 2024-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  3. Ikerne, Zarate(e)ko. (2023-08-28). «Errenteria Hiriko Txapelketaren saria, etxean» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).

Kanpo estekak aldatu