Claude Autant-Lara
Claude Autant-Lara (Luzarches, Frantzia, 1901eko abuztuaren 5a - Antibes, Itsas Alpeak, Frantzia, 2000ko otsailaren 5a) frantses zinemagilea izan zen.
Biografia
aldatuAutant-Lararen familia Erresuma Batura joan zen ihesi Lehen Mundu Gerra hasi zenean, amaren ideia politikoak zirela eta. 1919an itzuli zen Frantziara, eta orduan hasi zen zinemaren munduan sartzen. Film laburrak egin zituen aurrena: Construire un feu (1928), esate baterako. 1933an, Ciboulette film luze polemikoa egin zuen, eta produktoreek baztertu egin zuten Autant-Lara, urte askoz. Douce bere hurrengo filmean (1943), zinemagileak kritika gogorra egin zien familiari eta gizarteko klase gorenei, eta horien zurikeria salatu zuen. Zinemagile polemiko fama horixe izan zuen hurrengo filmetan ere. Urte batzuk geroago, ordea, gezurrezko kritikari eta zinemagile burges zela aurpegiratu zioten. Autant-Lararen film batzuk: Le diable au Corps (1946); L´auberge Rouge (1951); La traversée de Paris (1956).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.