Juan Mari Jauregi

politikari espainiarra

Juan Mari Jauregi Apalategi (Legorreta, Gipuzkoa, 1951Tolosa, Gipuzkoa, 2000ko uztailaren 29a) politikaria izan zen, Gipuzkoako Gobernadore Zibila (1994–1996) eta PSE-EEko zinegotzi Tolosako udalean (1987–1994). ETAk tiroz erail zuen.

Juan Mari Jauregi

Gipuzkoako gobernadore zibila

1994ko irailaren 23a - 1996ko maiatzaren 31
José María Gurruchaga Zapirain - Ángel Goya Castroverde (en) Itzuli

Tolosako zinegotzi

Bizitza
JaiotzaLegorreta1951ko abuztuaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa2000ko uztailaren 29a (48 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Familia
Ezkontidea(k)Maixabel Lasa  (1975 -  2000ko uztailaren 29a)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : soziologia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Aldeasa Madrid (en) Itzuli
KidetzaPSE-EE
Langile Komisioak
Euskadiko Alderdi Sozialista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Bizitza

aldatu

Legorretatik Bilbora, Deustuko Unibertsitatera, Soziologia ikasketak egitera joan zen, eta, Basauriko espetxean espetxeratuta bitan egon eta gero, ETA alde batera uztea[1] eta PCEko militantea egitea erabaki zuen 1973. urtean. Hortik, PSEra pasatu zen 1980ko hamarkadaren bukaeran.

Tolosan zinegotzi eta Batzar Nagusietan batzarkide izan zen. Gero, 1994ko irailean, Espainiako Justizia eta Barne Ministroa Juan Alberto Belloch zelarik, Gipuzkoako Gobernu Zibilaren buruzagitza hartu zuen. Bi xede jarri zizkion bere eginbideari: alde batetik, ETAren jardun armatuarekin bukatzea; bestetik, Espainiako segurtasun-indarren jarduna Hego Euskal Herrian zuzenbide-estatuaren bidetik eramatea. Horren harrira, Lasa eta Zabala familien abokatuak propio eskatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalera joan zen deklaratzera, Madrila, Galindoren auzian, eta Margarita Roblesek (orduko Justizia eta Barne ministerioaren estatu idazkaria) eta Enrique de Federicok (orduko Polizia Judizialaren komisario nagusia) Euskal Herriko gatazka konpontzeko irekitako bideari bultzada eman zion.

1996an Euskal Herria utzi eta Txilera joan zen bizitzera. Urte horretan PSOEk Espainiako hauteskunde orokorrak galdu zituen. Garai horretan, Jauregik Espainiako Barne Ministro Jaime Mayor Orejari Euskal Herritik kanpo egitekoren bat aurkitzeko eskatu zion. Halaxe, Aldeasa enpresan lan egiten hasi zen. Hasiera batean Kanarietara joan zen, baina, karguz igo zutenean, Txilera joan zen. Han Hego Amerikako Aldeasako buru izendatu zuten. Baina 2000ko uztailaren 29an, Euskal Herrira eta zehazki Tolosara egindako bidaia batean, bertako Fronton kafetegian zegoela, ETAko Buruntza komandoko bi gizon inguratu zitzaizkion, eta haietako batek bi tiro egin zizkion buruan. Handik ordu eta erdira hil zen.[2]

Juan Mari Jauregiren alarguna Maixabel Lasa da, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari ohia.

Erreferentziak

aldatu