Ireki menu nagusia

Iholdi Beristain

euskal abeslari eta aktorea

Iholdi Beristain Martinez (Portugalete, Bizkaia, 2000ko martxoaren 21a) euskal abeslari eta aktorea da.

Iholdi Beristain
Bizitza
Jaiotza Portugalete2000ko martxoaren  21a (19 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta aktorea
Lan nabarmenak Go!azen
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm8850780

BiografiaAldatu

Iholdi Beristain Asti Leku ikastolako ikaslea eta Eitb-ko Bago!azeko 2017ko irabazlea izan zen.[1]

Txikitatik euskal dantzak ikasten aritu da. Ballet, dantza klasiko, garaikidea eta modernoa ere ikasi ditu. Hainbat aurresku ta dantza suelto txapelketetan parte hartu du eta Ezkaixe dantzari taldearen partaidea da. Muskizko ikastolan dantza irakasle egon da. Etxean hasi zen abesten Iholdi, ta Portugaleteko bertso eskolara joan da. Txistua jotzen ikasi zuen lehendabizi, ondoren gitarra jotzen ere bai. Eta kantu eskolak ere jaso ditu. Musika barrua hustutzeko modua da berarentzat; sentimentu guztiak azaleratzen laguntzen dio.

Gustatzen zaizkion estiloen artean daude, popa, ska, soula eta baita baladak ere. Bere abestiekin jendearen bihotzera heldu nahi du.[2]

Bago!azen txapeldunaAldatu

Iholdirekin batera, Karmele Gurbindo, Iñaki Torralbo eta Maria Ereña iritsi ziren Zuriñe Hidalgok ETB1en aurkezten zuen saioko finalera. Finalaren lehen zatian Iñaki Torralbok Ed Sheeranen 'Thinking out loud' abestu zuen. Maria Ereñak Aerosmithen 'Cryin' aukeratu zuen, bere alde rockeroa erakutsiz. Karmele Gurbindo Janis Joplinen paperean sartu zen 'Me and my Bobby McGee' abestuz. Eta Iholdi Beristainek Adelen 'Someone like you' aukeratu zuen.

Lehen botazioaren ondoren, epaimahaiak Karmele Gurbindo eta Iholdi Beristain aukeratu zituen azken txanparako. Nor baino nor aritu ziren Portugaleteko eta Atarrabiako gazteak, bakoitza berak aukeratutako kanta banarekin: 'Aimer jusqu'a l'impossible' Iholdi Beristainek eta 'Who's lovin' you' Karmele Gurbindok.

Biek kritika oso onak jaso bazituzten eta Karmelek Xabier Saldiasek berriz ere negar egitea lortu bazuen ere, Iholdi Beristain izendatu zuen garaile epaimahaiak azkenean. Alex Sarduik, askorentzat epaimahaikide zorrotzena izan denak, "bere onena" eman zuela adierazi zion.[3]

GoǃazenAldatu

Goǃazen 4.0n Naia Badiolaren papera egin zuen, denboraldi horretan oinarritutako antzerki musikalean parte hartu zuen eta baita beste saio batzuetan ere, besteak beste gabon zahar gaueko saio berezian. Hurrengo denboraldian (Goǃazen 5.0) ere Naiaren papera egin zuen, eta antzerki musikalean parte hartu ez arren Bagoǃaz lehiaketako bigarren edizioan agertu zen coach gonbidatu gisa, baita Herri Txiki Kantari gabon gaueko saio berezian eta Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezian ere. 2019ko otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, Iholdik telesailari agur esan zion bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez eta hurrengo urtean ez zuela Goǃazen-en jarraituko eman zuen aditzera.[4]

FilmografiaAldatu

Aktore bezalaAldatu

BestelakoakAldatu

  • Bagoǃaz (2017-2019). Lehiakidea eta coach gonbidatua (13 atal)
  • Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)

ErreferentziakAldatu