Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Orientalismoari buruzko ikasketak egin zituen, beka baten laguntzarekin. 1970eko hamarraldian, erakunde bat ezkutuan sortzen saiatu zen, Azerbaijanen independentzia eskatzeko. Horren ondorioz, espetxeratu egin zuten 1975ean. Urte eta erdi egin zuen espetxean. Komunismoaren hondoratzearekin batera, Herri Frontea antolatu zuen, eta Azerbaijan Estatu Burujabeen Batasunean sartzearen kontra azaldu zen.

1992an, hauteskunde orokorretara aurkeztu zen. Garaile irten zen, eta presidente izendatu zuten. Ahaleginak egin zituen Errusiatik aldendu eta Turkiara hurbiltzeko (Estatu Burujabeen Batasunetik atera zen Azerbaijan 1992an), eta Mendebaldeko herrialdeekin petrolioa esportatzeko hitzarmenak lortzeko. Hala ere, ez zuen lortu ez ekonomiak hobera egitea, ez Nagorno-Karabakheko gerra amaitzea.

Huseynov koronelaren jarraitzaileek estatu-kolpea eman zutenean, ihes egin zuen, eta Heydar Aliev komunistaren esku utzi zituen ahalmenak Kontseilu Nazionalak (1993). 1997an, Aliyev presidente zela, itzuli zen Bakura, eta oposizioarekin, Azerbaijango Herri Frontearekin, egin zuen bat.

ErreferentziakAldatu