Sir Alec Guinness (Londres, 1914ko apirilaren 2a - Sussex, 2000ko abuztuaren 5a) aktore ingelesa izan zen.

Alec Guinness

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlec Guinness de Cuffe
JaiotzaMarylebone1914ko apirilaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaPaddington
HeriotzaMidhurst (en) Itzuli2000ko abuztuaren 5a (86 urte)
Hobiratze lekuaPetersfield (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaAndrew Geddes
AmaAgnes Cuff
Ezkontidea(k)Merula Salaman  (1938ko ekainaren 20a -  2000ko abuztuaren 5a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, autobiografialaria, karaktere aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy
Graduaontzi-teniente
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0000027 Allocine: 1016 Rottentomatoes: celebrity/alec_guinness Allmovie: p29203 TCM: 77977 TV.com: people/alec-guinness IBDB: 67689
Musicbrainz: f7bac413-1926-4b1a-98b0-4e1bf96ba9f2 Discogs: 2043786 Find a Grave: 11784 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Publizitate arloan lan egin ondoren, arte dramatiko ikasketak Londresko Fay Compton Studioan burutu zituen. Old Vic izeneko antzokian 1936an lortu zuen estreinako papera. Bigarren Mundu Gerran, 1941ean, itsasarmadan sartu zen.

David Leanen Great Expectations filmarekin itzuli zen antzeztera gerraren ondoren. Ealing estudioetako aktore nabarmenetakoa bilakatu zen: 1949ko Kind Hearts and Coronets komedian 8 paper desberdin, tartean emakume batena, antzeztu zituen; eta 1955eko The Ladykillers filmean Peter Sellersekin mendekua antolatu zuen.

David Leanen filmetan aurpegi ezaguna bihurtu zen, besteak beste 1948ko Oliver Twist, 1962ko Lawrence of Arabia, 1965eko Doctor Zhivago eta, batez ere, 1957ko The Bridge on the River Kwai (pelikula honek Oscar bat ekarri zion) filmei esker.

1970eko hamarkadaren amaieran, Star Warsen parte hartzeak ikusleen beste belaunaldi bati ezagutarazi zion. Hala ere, aktore klasiko honek Obi-Wan Kenobiren paper hori publikoki arbuiatzen zuen.

Filmografia aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alec Guinness  
  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.